Berriak

2013, otsailak 11

Lilatoi 2013: Egin korrika gurekin “Osasun publiko eta unibertsalaren alde!”

Dakizuen bezala, orain hilabete batzuk indarrean sartu zen osasun erreforma berria, zeinak gure gizarteko talderik ahulenetako batzuen osasunerako eskubidea modu larrian mugatzen duen. 16/2012 Errege Lege-Dekretuak milaka lagun uzten ditu osasun sistemetara sarbiderik gabe . Batetik, estaldurarik gabe uzten ditu […]
2013, urtarrilak 30

Garapenaren Laguntzan egindako murrizketek kinka larrian ipin ditzakete herrialde txiroetan lortutako aurrerabideak

Osasungintzan espezializatutako Munduko Medikuak, Prosalus eta Medicus Mundi Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GGKE) «Osasuna garapenaren lankidetzan eta ekintza humanitarioan» 2012ko txostena aurkeztu dute. Txosten hori azkeneko hamaika urteetan prestatzen dute, eta helburua nazioarteko, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokian tokiko eraginkortasuna eta […]
2012, abuztuak 9

Medicus Mundi Gipuzkoa mejoró la vida de más de 230.000 personas en varios de los países más empobrecidos

Urtero bezala, Ohiko Batzarrean, Medicus Mundi Gipuzkoak ekintzen eta kontuen memoria aurkeztu du eta azken batzarrean, 2011n egindako lanei zegozkien datuak eman ziren ezagutzera. Memori horretan, bazkideen, emaileen eta erakunde publiko eta pribatuen ekarpenei esker Medicus Mundi Gipuzkoak aurreko urte osoan […]
2012, uztailak 23

Osasun murrizketa baino hautabide gehiago dago

Duela 50 bat urtetatik, Medicus Mundi-ko kideok pertsona ororen osasuna aldarrikatu dugu eta erkidegoek eta Iparreko eta Hegoko herriek osasunaren garapena sustatzeko egiten duten lanean laguntzeko nahia adierazi dugu, osasunaren hedapen unibertsalean eta bidezko banaketan harreta berezia ipiniz. Krisi ekonomikoaren […]
2012, ekainak 18

“Gazteak Hegoaren Bila lehiaketan parte hartzea animatzen zaituztegu datorren urteetan. Lan gogorra da, baina merezi du”

Haizea Pastor, Ander Echávarri, Julen Salaberri eta Julen Urbano Los Charanguitos-eko lau taldekideak dira, eurek izan dira, hain zuzen ere, Euskadiko Gazteak Hegoaren Bila laugarren lehiaketako talde arabar irabazlea. Lehiaketa Euskadiko Medicus Mundi osatzen duten hiru elkarteek antolatzen dute. Oraingo […]
2012, ekainak 11

Los Charanguitos eta Itzaez taldeek irabazi egin dute Gazteak Hegoaren Bila

Vitoria-Gasteizko Los Caharanguitos eta Barakaldoko Itzaez taldeek irabazi dute Gazteak Hegoaren Bila lehiaketaren laugarren edizioa. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Medicus Mundik antolatu du aipatutako lehiaketa eta 332 pertsonak hartu dute parte. Izena eman zuten 83 talderen artean, epaimahaiarentzat ez da […]
2012, maiatzak 28

Ohiko genero-eredua, emakumeek euren sexu eta ugalketa eskubideez gozatzeko orduan duten oztopoa

Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak sexu eta ugalketa eskubideak finkatu ditu eta horien barruan berdintasunerako, gorputzaren osotasunerako, sexu autonomiarako, aske aukeratzeko, hezkuntzarako, informaziorako, pribatutasunerako, parte-hartzeko eta iritzi askatasunerako eskubideak sartzen dira. Berdintasuna, beraz, aldez aurretiko baldintza bat da “pertsona orok sexu […]
2012, martxoak 8

Mutil gaiztoei agur

Irakaskuntza eta soziologia bezalako arloetan aritzen diren profesionalak kezkatuta daude, datuen baitan atzera egiten ari garela sentitzen dutelako. Ez da gutxiagorako. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunak joan den azaroaren 25ean utzi zituen datuen arabera, Euskadin indarkeria matxista pairatzen duten hiru […]
2011, azaroak 30

“Sexu eta ugalketa osasunarekin zerikusia duten legeak aldatzen saiatzen gara”

Eleana Rodríguez Gipuzkoan egon da oraintsu Medicus Mundi Gipuzkoak eta UPV-EHU-ko Erizaintza Elkargoak antolatu zuen Sexu eta Ugalketa Osasunaren XI. Ikastaroan parte hartzeko. Bere egonaldiaz baliatu ginen bere elkarteak, Manuela Ramos Mugimenduak, politikan parte hartzeko egiten duen lanari buruz hitz egiteko. […]
2011, azaroak 23

Indarkeria psikologikoa: etsai ikusezina

Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna.- Emakumearenganako bortizkeria osasun publikoko arazo bat da. Ez dago gaizki hori gogoraraziz hastea eta mundu zabalean zehar gertatzen den giza eskubideen urraketarik ohikoenetakoa dela aipatzea. Emakumeek jasaten duten indarkeria fisiko, psikologiko eta sexualarekin […]
2011, azaroak 18

Medicus Mundi Gipuzkoak emakumeen sexu eta ugalketa eskubideen urraketa salatuko du erakusketa ibiltari baten bitartez

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren testuinguruan, Medicus Mundi Gipuzkoak “Sexu eta ugalketa eskubideak, eskubiderik gizatiarrenak” erakusketa ibiltariari ekingo dio. Eibarrera iritsiko da lehenik eta behin, Emakumearen Etxearen eskutik. Azaroaren 21etik abenduaren 2ra izango da udalerri honetan ikusgai, Udaletxeko sarreran, astelehenetik […]
2011, ekainak 8

Emakumeak desagertzen direnean

Benedicto Manier-ek duela ez urte asko burututako eta genero biolentziaren hainbat modu dokumentatzen zituen ikerketa baten izenburua hartzen dut maileguan honi buruz erreflexionatzeko. Ciudad Juárez-eko hilketa boladak, gatazka guneetan bortxaketa indiskriminatuak, sexu-organoen mozketak Afrikan, aukeratutako abortuak Indian, adingabekoen abusuak edo […]