

Duela 50 bat urtetatik, Medicus Mundi-ko kideok pertsona ororen osasuna aldarrikatu dugu eta erkidegoek eta Iparreko eta Hegoko herriek osasunaren garapena sustatzeko egiten duten lanean laguntzeko nahia adierazi dugu, osasunaren hedapen unibertsalean eta bidezko banaketan harreta berezia ipiniz.
Krisi ekonomikoaren ondorioz, bertako Osasun Sistema Nazioanala zalantzan jartzen hasi dira ez dela eraginkorra eta ekonomikoki biderazina dela argudiatuz. Hala, bide batez, abian jarri den apirilaren 20ko 16/2012 Errege Dekretu-Legea justifikatzen ari dira. RD-Lege honi “Osasun Sistemaren Jasangarritasuna Bermatu eta dirulaguntzen segurtasun eta kalitatea hobetzeko presazko neurriak” esaten diote eufemistikoki. Dudarik gabe, RD honekin bi gezur “legalizatu” nahi dituze: Osasun Sistema Nazionala eragingabea eta ordainezina dela.
Espainiako osasun xahupen publikoa ez da neurririk gabekoa. Aitzitik, Mendebaldeko Europako merkeenetakoa da. Pertsonako, urtean, 1.500 bat euro balio du, hau da, BEG-aren % 6,25, frantsesek (2.553€ eta 8,48), alemanek (2.393€ eta 7,92),herberetarrek (2.691€ eta 7,42) edo belgikarrek (2.432€ eta 7,55) ordaintzen dutena baino aski gutxiago.
Bestalde, gezurra da gure osasun sistema eragigabea denik, izan ere, munduko eraginkorrenetakoa da. Estaldura unibertsala duen osasun zerbitzu zabalenetakoa dugu eta, honi esker, gure osasun adierazleak hoberenetakoen artean daude (adibidez, bizi itxaropenari, haur-txertaketari edo transplanteei dagokienez). Prebentzio sistemei esker, bularreko minbiziaren ondoriozko hilkortasuna, adibidez, EB-ko batezbestekoaren % 24 puntu azpitik dago. Datu hauek, beste batzuen artean, zera gezurtatzen du: Espainiako osasun sistema eragingabea den luxua dela eta pribatuak publikoak baino hobe funtzionatzen duela. Agian, bere arrakastak zorigaitza dakar, pribatizazioaren interesa, alegia: azken 10 urteetan Espainiako Osasun Pribatua % 25 igo da, EB-ko hazkunde rankingeko buru izanik.
Alde honetatik, eta aditu askok dioten bezala, Medicus Mundi-rentzat kezkagarria den horri ari diote arreta kentzen: gizarte segurantzan oinarritzen den eskuragarritasun unibertsala duen gure sistema bakanaren aldaketa. Egoera honen aurrean, ekainean Gasteizen ospatu zen FAMMEko azken biltzarrean, orain aurkezten dizuegun medicusmundi ren iritzia biltzen duen proposamena egitea adostu zen.
Deklarazio (gazteleraz)