Hemen ikus dezakezu medicusmundi Gipuzkoarekin aliatuta dauden elkarteen zerrenda.
Fundación Desafío (EKUADOR)
2000. urtetik, emakumeen sexu eta ugalketa eskubideen sustapenean eta defentsan lan egiten duen erakunde feminista bat da.
Medicusmundi Gipuzkoatik, 2008az geroztik, Ekuadorren egiten duten lana laguntzen dugu.

Manuela Ramos mugimendua (PERU)
1978an sortu zenetik, erakunde feminista honek botere harremanak eraldatzeko eta bazterkeria era guztiak desagerrarazteko lan egiten du, emakumeen herritartasun osoa eta praktika politiko feminista bat sustatuz.
Bisitatu Maldito Feminismo web orria, non eskubideen aurkako pertsonek zabaltzen dituzten gezurrak deseraikitzen dituzten.
Medicusmundi Gipuzkoatik, 2000az geroztik, Perun egiten duten lana laguntzen dugu.

Mélida Anaya Montes Emakumeen Mugimendua (EL SALVADOR)
El Salvadorreko erakunde feminista honek, emakumeei osasun eta hezkuntza arloan zein juridikoan laguntzen ditu, haien ahalduntzean lagunduz. 1992etik daramate, emakumeen giza eskubideak bermatu daitezen borrokan.
Medicusmundi Gipuzkoatik, 2018az geroztik, El Salvadorren egiten duten lana laguntzen dugu.

Xochilt Acatl (NIKARAGUA)
1991an familia orientazioa eta sexu heziketa lantzeko sortutako erakunde nikaraguarra da. Beraien helburu nagusiak, ahalduntze prozesuen bitartez (politiko-ideologikoak, sozioekonomikoak, ingurumenekoak eta kulturalak) genero berdintasunaren alde lan egitea eta tokiko garapen iraunkorreko testuinguruan, erakunde komunitarioekin eta adin desberdinetako emakumeekin herritartasun ariketa egitea dira.
Medicusmundi Gipuzkoatik, 2018az geroztik, Nikaraguan egiten duten lana laguntzen dugu.

CREA (INDIA)
2000. urtean, garapenaren alorrean esperientzia handia zuen aditu talde batek sortutako erakunde feminista zibil bat da. Indiako neska eta emakumeen giza eskubideen defentsan lan egiten du, eta pertsona guztien sexu eta ugalketa eskubideak sustatzen ditu.
Medicusmundi Gipuzkoatik, 2014az geroztik, Indian egiten duten lana laguntzen dugu.

Misiolari Karmeldarrak (INDIA)
1954az geroztik, Indian egiten duen lana adivasi populazio indigenaren bizi-baldintzak hobetzean oinarritzen da, Gujarateko landa herrixketako emakume eta neskenak nagusiki, hauen ahalduntzea bultzatuz.
Medicusmundi Gipuzkoatik, 1995az geroztik, Indian egiten duten lana laguntzen dugu.

Santa Anaren Karitateko Ahizpak (INDIA)
1951tik, beraien lana populazio ahulenaren hezkuntza, osasuna eta gizarte egoeraren hobekuntzan oinarritzen da. Pobrezia desagerrarazteko helburuz, diru-sarrerak sortzeko eta tokiko erakundeak sendotzeko ekimenak sustatzen ditu, bereziki kaltetuak dauden emakumeengan zentratuz.
Medicusmundi Gipuzkoatik, 1997az geroztik, Indian egiten duten lana laguntzen dugu.

Pastoralist Concern (ETIOPIA)
1995. urtetik abereak larratzen jarduten den populazio nomadarekin lan egiten du, bazterketa eta pobrezia handia pairatzen duen koletiboa izanik. Aurrera eramaten dituen proiektuak, iraupenerako ekonomia-jarduerak eta ur-hornikuntza bultzatzetik hasi eta praktika tradizional kaltegarriak desagerraraztea bultzatzeraino joaten dira, emakumeen genitalen mutilazioa edo ezkontza behartuak, esaterako.
Medicusmundi Gipuzkoatik, 2015az geroztik, Etiopian egiten duten lana laguntzen dugu.

WAT -Women Association of Tigray- (ETIOPIA)
1985ean eratu zenetik, Tigray eskualdeko emakumeek jasaten dituzten bazterkeria-era guztien aurkako borrokan aritzen da, haien ahalduntze ekonomikoa bultzatuz, eta beren oinarrizko eskubideen inguruan sentsibilizatzearen eta kontzientziatzearen alde eginez, haien trebetasunak eta gaitasunak garatuz, zein emakume-elkarteak sendotuz.
Medicusmundi Gipuzkoatik, 2011az geroztik, Etiopian egiten duten lana laguntzen dugu.

WSDP -Wukro Gizarte Garapenerako Bulegoa- (ETIOPIA)
Pertsonen ongizatea lortzera begira bideraturiko proiektuak koordinatuz eta aurrera eramanez, egoera ahuleneko populazioaren beharrizanei erantzuteko sortutako erakunde bat da.
Medicusmundi Gipuzkoatik, Jangela Solidaria proiektua laguntzen dugu, Wukro hiriko haur zurtzen bizibiderako baliabideak hobetzea helburu duena, bai eta inguru horretan sortzen diren beste eskari batzuei erantzutea, ikasketa-bekekin landa-eremuetan bizi diren baliabiderik gabeko familietako neskei laguntzea, esaterako.

FAMME -Federación Asociaciones medicusmundi España-
1991. urtetik, Espainiako medicusmundi Elkarteen Federazioko kide gara, estatuko gainerako medicusmundi elkarteekin batera.

medicusmundi Internacional Sarea
FAMME-ko kide garen aldetik, 11 herrialdetako (Belgika, Benin, Alemania, Italia, Kenia, Herbehereak, Polonia, Espainia, Suitza, Erresuma Batua eta Zimbabwe) 18 elkartez osaturiko sare honen barruan gaude, nazioarteko osasun-lankidetzaren arloetan lan egiten, munduko pertsona guztientzat osasun zerbitzuetarako sarbidean hobekuntzak eta ekitatea lehenetsiz.

Euskadiko GGKE Koordinakundea
Euskadiko 79 erakundek osatzen dugu. 1988. urtean sortua, eta topaketa, topaketa eta gogoeta espazioak ahalbidetzen ditu, erakundeen arteko irizpide amankomunak sortze aldera. Gainera, gizartean eta politikan eragiteko ekintzak eramaten ditugu aurrera, beste mugimendu sozial batzuekin aliantzak ehuntzen ditugu eta presentzia publikoa areagotzen saiatzen gara.

Espainiako GGKE Koordinakundea
76 GGKE eta autonomia erkidegoetako 17 koordinakundek osatzen dute. Guztira, 100 herrialde baino gehiagotan lan egiten duten 400 erakunde baino gehiago. Medicusmundi Gipuzkoak, FAMME-ko eta Euskadiko GGKE koordinakundeko kide bezala parte hartzen dugu.
Estatuko Koordinakundeak munduko edozein lekutan justizia soziala eta giza eskubideen bermea sustatzen du. Bertan, erakundeek baliabideak eta hausnarketak elkarbanatzen dituzte, eta garapeneko agendari dagozkion gai nagusien inguruko ekimenak bultzatzen dituzte.

"Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Martxa" sarea
1996etik -SOS Arrazakeria, medicusmundi Gipuzkoa eta Euskadiko GGKE Koordinakundea-k, Pasaia eta Donostia artean, antolatzen dugun herri-ekimen hau dozenaka erakundek, herri mugimenduk, sindikatuk, zein ehundaka herritarrek babesten dute, martxoak 21ero ospatzen den Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzearen Aldeko Nazioarteko Egunaren harira.

"Cero Pobreza España" plataforma
Autonomia erkidegoetan eta tokiko erakunde mailan diharduten plataformek osatutako sare bat da, gizarte zibileko sektore guztiak, premiaz, behin betiko eta eraginkortasunez, pobreziaren aurkako borrokan inplikatzea bilatzen duena.
Medicusmundi Gipuzkoa Donostiako Zero Pobrezia plataforma-ko kide da, beste 24 kolektiborekin batera. Urte guztian zehar aritzen da, eta bere jarduerak urriaren 17aren inguruan, hots, Pobrezia Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren inguruan burutzen ditu, aberastasunaren bidegabeko banaketa zein, pobrezia, desberdintasun eta bazterketa egoerak salatzeko.

"Nosotras decidimos" plataforma
2013an, 250 kolektibok baino gehiagok osaturiko plataforma honekin bat egin genuen, gehienak emakumeen eta osasun arloko profesionalen antolakundeak izanik. Plataforma hau, Espainiako gobernuak emakumeen sexu eta ugalketa eskubideen onarpenean, eta beren amatasunaren inguruko erabakiei zegokienean, askatasun eta autonomia mailan atzerakada handia suposatuko lukeen "Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldia Borondatez Eteteari buruzko 2/2010 Lege Organikoa" erreformatzeko iragarritako asmoaren aurka sortu zen.