

Dakizuen bezala, orain hilabete batzuk indarrean sartu zen osasun erreforma berria, zeinak gure gizarteko talderik ahulenetako batzuen osasunerako eskubidea modu larrian mugatzen duen. 16/2012 Errege Lege-Dekretuak milaka lagun uzten ditu osasun sistemetara sarbiderik gabe . Batetik, estaldurarik gabe uzten ditu beren gurasoen kargu bizi diren 26 urtetik gorako pertsonak eta baliabide eza frogatu behar dute sistema publikoan arreta jaso nahi badute. Bestetik, erregularizatu gabe dauden pertsona kanpotarrak baztertzen ditu, osasun arreta soilik larrialdietan, haurdunaldian zehar eta 18 urtetik beherakoak badira onartzen baitie.
Era berean, osasun erreformak zaildu egingo du genero indarkeriaren biktima izanik egoera irregularrean dauden emakume etorkin ei babesa ematea. Izan ere, halabeharrez urrunduko dira hauek osasun zentrotik, zeina detekzio goiztiarrerako eta biktimak identifikatzeko funtsezko espazioa den.
Orain arte Euskadin erreforma honek aurreikusten dituen diskriminazioetako batzuk saihestea lortu dugun arren, oso kontuan ditugu botiken kopagoa eta osasun zerbitzuen pribatizazioa bezalako mehatxuak.
Medicusmunditik pertsona guztien osasunerako eskubidea aldarrikatzen dugu, nazionalitate, sexu, adin edo egoera ekonomikoak eragindako inolako diskriminaziorik gabe. Hau guztia dela eta, aurtengoan hurrengo lemapean korri egitea proposatu nahi dizuegu:
“Osasun publiko eta unibertsalaren alde!”
Guzti honegatik, 2013 lasterketan izena ematea animatzen zaituztegu eta, bide batez, izena ematen duzuenean, “Medicus Mundi” ipintzea gonbidatzen dizuegu talde izen gisa. Medicus Mundi Gipuzkoak ezin duenez Lilaton lasterketako parte hartzaileen datuak ikusi, mesedez, bidal iezaguzue e-mail bat voluntariado@medicusmundi.es helbidera gure taldean izena eman duzuela esateko. Bestela, hurrengo telefono zenbakira dei dezakezue: 943-404740.
Bukatzeko, aurreko urteetan bezala, bat egingo gaituen kamiseta bat helaraziko dizuegu. Horretarako, zuen neurria jakitea behar dugu; beraz, baliatu e-maila edo deia informazio hori emateko. Era berean, kamiseta eskura nola emango dizuegun eta lasterketa egunean taldeko argazkia egiteko noiz elkartuko garen esango dizuegu.
Gaiari buruzko informazio gehigarria nahi baduzue, jarraian zenbait esteka utzi dizkizuegu:
http://www.medicusmundi.es/index.php/asturias/noticias/que_no_nos_enganen