Berriak

Medicus Mundi Gipuzkoa mejoró la vida de más de 230.000 personas en varios de los países más empobrecidos
9 abuztua, 2012
Lilatoi 2013: Egin korrika gurekin “Osasun publiko eta unibertsalaren alde!”
11 otsaila, 2013
Dena ikusi

Garapenaren Laguntzan egindako murrizketek kinka larrian ipin ditzakete herrialde txiroetan lortutako aurrerabideak


Osasungintzan espezializatutako Munduko Medikuak, Prosalus eta Medicus Mundi Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GGKE) «Osasuna garapenaren lankidetzan eta ekintza humanitarioan» 2012ko txostena aurkeztu dute. Txosten hori azkeneko hamaika urteetan prestatzen dute, eta helburua nazioarteko, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokian tokiko eraginkortasuna eta inpaktua hobetzea da. Hori horrela izanik, aurtengo ondorio nagusia Espainiako Gobernuak eta autonomia-erkidegoek Garapenaren Laguntza Ofizialetan (GLO) egindako murrizketak dira.

Txostenak salatzen duenez, bigarren urtez jarraian, Espainiako GLOa jaitsi egin da, nahiz
eta inguruko gainerako herrialdeetako portaera bestelakoa izan den. Eta jaitsiera hori 1.685
milioi dolarrekoa izan da, hau da, % 28koa 2010eko datuekin konpararatuta. Alde horretatik,
aipatutako hiru GKEek ohartarazi dute laguntzak murrizteak ondorio kaltegarriak izan
ditzakeela, eta gaineratu dute beharrezkoa dela kontuan izatea lankidetzarako gastua ez dela
kentzeko moduko partida, lehentasunezkoa baizik; batez ere, osasuna, hezkuntza eta
tankerako oinarrizko gizarte-zerbitzuei buruz ari garen aldetik.

EAEri buruzko txostenaren datuak, oro har, positiboak dira; izan ere, Garapenaren Laguntza
Ofizialera bideratutako funtsak 2011an milioi erdi bat euro baino gehiagotan handitu dira.
Zentzu horretan EAE eta Kantabria dira Estatu osoan GLOra bideratutako aurrekontuak
haunditzen dituzten autonomi erkidego bakarrak. Guztia ere autonomia-erkidegoetako
lankidetzarako partida ehunka milioi eurotan murriztu den testuinguruan.

Nolanahi ere, EAEren lankidetzari buruz hain positiboak ez diren datuak ere ipini ditu mahai
gainean. Esate baterako, osasungintzara bideratutako laguntza, EAEko GLOaren osoaren %
6,98 baino ez da izan; hau da, osasungintzaren alorreko GKEek osasungintzaren alorreko
lankidetzaren nazioarteko konpromisoak bete ahal izateko eskatzen duten % 15
horretatik oso urrun.

2013ko aurrekontuak
EAEko administrazio publikoek 2013rako bideratutako garapenerako laguntza orokorrak ere
izan dituzte hizpide txostena aurkeztu duten GKEek. Gehienek GLOrako eskainitako
ehunekoei eutsi diete, eta nahiz eta krisi garaian izan, eutsi egin behar zaion partidatzat
ikusten dute. Esate baterako, Gasteizeko Udalak, lankidetza-politikak garatzen aitzindaria
izan dena, lankidetzarako ekarpena 300.000 eurotik bi miliora igaroko dela aurreratu du orain
gutxi, 2011ko kopuruetara itzuliz, beraz.

Zapuztu ahal diren emaitza onak
Txostena aurkeztu duten GKEk osasungintzara bideratutako aurrekontuei eusteko eta
haunditzeko beharra azpimarratu dute, bestelako joerak kinka larrian ipini ahal baititu
osasungintzaren alorreko hiru Milurteko Helburuetan 1990etik hona lortu diren emaitza
eztabaidaezinak. Gaur egun, 12.000 haur gutxiago hiltzen dira egunean; 1990ean bizirik
jaiotzen ziren 100.000 haurretatik 440 ama hiltzen ziren, eta gaur egun kopuru hori erdira
murriztu da (290era, alegia); GIB/hiesaren eragina eta malariaren hilkortasun-tasa % 25
murriztu dira.

Nolanahi ere, aipatutako hiru gobernuz kanpoko erakundeek ohartarazi dutenez, oraindik ere
helburu asko daude lortzeko. Hori dela eta, euskal erakunde guztiei dei egin diete
finantzazio-lerro guztiei eusteko, eta, horrez gain, erremintak garatzen aurrerabideak egiten
jarraitzeko, laguntzetan eraginkortasun handiagoa lortzeko bidean; esate baterako, urte
anitzeko programen apustuari helduta.

Hori horrela izanik, erakundeon esanetan, ezinbestekoa da milurteko garapen-helburuak
betetzen jarraitzeko ahaleginak indartzea; batez ere, kolektibo hauskorrenak dauden
eskualdeetan, herrialdeetan eta inguruetan, osasun-sistema publikoak sendotzeko apustua
eginda eta osasunaren alorreko lehen mailako arretaren estrategia ezarrita.

Euskal administrazioek garapenaren laguntza ofizialarekin hartutako konpromisoari
babesa adierazten diote Munduko Medikuak, Medicus Mundi eta Prosalus erakundeek.
«Gaur inoiz baino gehiago, GLOa ezinbestekoa da milioika pertsonarentzat, eta, horrez gain,
justizia-irizpideei erantzuten dien betekizun etikoa ere bada; ez dugu ahaztu behar sinatutako
konpromisoa dela, botere publikoen obligazioa, 2007an onartutako Lankidetzari buruzko euskal
Legeak dioenez.»

Iruzkinak itxitak daude.