

Duela gutxi Fundacion Desafio erakundeak Jóvenes Desafiando la Violencia Machista, indarkeria matxistaren aurkako proiektua bukatu zuten Ekuadorren. Proiektuan zehar gure erakundearen, Gipuzkoako foru aldundiaren eta Beasaingo udaletxearen laguntza ere izan dute. Egindako ekintzak Ekuadorreko erakundeak aurretik eta norabide ezberdinetatik egindako genero indarkeriari aurre egiteko proiektuekin batera egin dira, azken batean, genero indarkeriak sexu eta ugalketa eskubideen jardutea arriskuan jartzen duela ulertzen baita.
Jóvenes Desafiando la Violencia Machista indarkeriaren aurkako proiektua Ekuadorreko bi hiritako (Quito eta Francisco de Orellana) nerabe eta 10 eta 24 urte bitarteko gazteen artean bizimodu osasuntsua sustatzera zuzenduta dago. Helburua: Genero indarkeria ikustaraztea, bereziki aipaturiko populazioaren tarte horretan, horrela sexu eta ugalketa osasunarekin zerikusia duten arazoak sahiesteko, besteak beste nahi ez diren haurdunaldiak, abortu arriskutsuak, sexu bitartez transmititutako gaixotasunak, autoestima arazoak, etab.
Proiektua gauzatu bitartean ikerketak eta material ludikoak egin dira gaia nerabe eta gazteekin jorratu ahal izateko. Aldi berean, harremanetan zehar indarkeria sahiesteko gidak ere landu dira.
Beste oragarri garrantzitsu bat “Asexórate Móvil”-en lan ibiltaria izan da. Lan honen bidez proiektua gazteriari hurbildu zaie, euren bilgunetan, joko, materialekin eta musikarekin arazoaren inguruan hausnartzeko. Quito eta Orellanako gazte taldeen parte hartzea, haiek indarkeriari aurre egiteko edota indarkeria nabarmentzeko egindako proposamenak barne, posible izan da proposamenak aurrera eramateko emandako funts ekonomiko bati esker.
Proiektuaren inguruko ekintzak osasun langileak, justizia administrazio eta gazte erakundeak gaiaren inguruan trebatzearekin batera burutu da.
Ekuadorreko proiektua Coordinadora Juvenil por la Equidad de Género genero berdintasunaren aldeko gazte erakundearekin eta CEMOPLAF erakundearekin batera eta Quitoko Osasun Idazkaritzaren, San José de Quitoko Patronatuaren eta Orellanako Laguntza Sozialaren Patronatuaren bermearekin batera burutu da. Horri esker, gainera, lan aliantza garrantzitsuak sortu dira Pichinchako Zuzendaritza Probintzialarekin eta Barne Ministeritzaren Genero Zuzendaritzarekin.
Proiektuaren amaieran, bai Fundación Desafío erakundea eta bai Medicus Mundi Gipuzkoa pozik gaude Osasun Zerbitzu Publikoan, Justizia Administrazioan eta Quitoko eta Cocako gazteriaren artean proposamena zabaldu izanaz. Erantzun egituratua eta epe luzerako erantzuna orain gizartearen esku daude eta Estatuaren esku dago indarkeriarik gabeko bizimodua ziurtatzea.