

Apirilak 7, Osasunaren Munduko Eguna.-
Osasun hitzak hainbat definizio ditu eta txarrenetariko bat, segur aski, OME-rena da (“osasuna ongi izate fisiko, mental eta sozial osoan datza eta ez bakarrik gaixotasun edo eritasun gabezian”), azken batean, nor bizi da definizio honek deskribatzen duen egoera hartan epe luzerako? Gainera, segur aski, definizio honen barnean gaur egungo bizimoduaren paradoxa aurki dezakegu: bizi-itxaropena handiagoa eta historian zehar izandako bizi kalitaterik onena izanik gure osasunaren inguruko espektatibak geroz eta txarragoak dira.
Osasuna erabaki eta ekintza erabakigarrien emaitza da. Erabaki edo ekintza hauek dira, momentu jakin batean bizitza gozatzeko aukera ematen duen egoera sortzen dutenak, nahiz eta batzuetan mugak eta eragozpenak izan. Osasuna gure elikaduraren, haurdunaldian zehar gure amak zuen egoeraren eta gure bizitzako lehenengo bi urteen araberakoa da; eta gure etxearen egoeraren, lan duin baten eta bizitza sozial eta politikoaren parte izatearen araberakoa, besteak beste. Honekin batera, noski, ur garbi-hornidura eta ondasun banaketa zuzena ere erabakigarri dira.
Osasun eskubideak aldarrikatzea ezin da inork griperik edo diabetesik izan ez dezan aldarrikatzea baizik eta botere publikoei beharrezko baldintzak eskatzea bizi kalitate hobea eta osasun maila hobea ahalik eta pertsona gehienei ziurtatzeko. Honek esan nahi du gobernuei osasun publikoaren inguruko politikak erabiltzeko eskatu behar zaiola (besteak beste ura, saneamendua, beharrezko txertaketak, heziketa-kanpainak…), baina batez ere ekintza ezberdinek osasunean duten eraginaren inguruko azterketak egin daitezen eskatu behar zaiola, ingurunean duten eragina aztertzen duten modu berean.
Osasun zerbitzuak ere erabakigarriak dira osasunari dagokionean, baina askotan osasuna arreta medikuarekin nahasten da nahiz eta egia esan osasun zerbitzuak jaio berriak izan osasunarentzako erabakigarriak diren aspektuei dagokionean eta beraz arreta medikuak ezin du beste funtsezko zerbitzuen (errenta, hezkuntza adibidez) narriadura ordezkatu. Zeren, Sir Michael Mormont-ek esan bezala “Uraren bidez kutsaturiko gaixotasunen kausa ez da antibiotiko falta, uraren egoera txarra eta indar politiko , sozial eta ekonomikek ur garbia hornitzeko dituzten arazoak baino. Bihotzeko arazoen arrazoia ez da bihotzeko arazoentzako unitateen egoera, inguruneak ezarritako bizimodua baino. Gizentasuna ez da bizio pertsonal bat, koipedun eta azukredun elikagaien eskuragarritasuna baino”.
Lehen aipaturiko osasuna xedatzen duten erabaki eta ekintza sozial hauek askoz ikusgarriagoak dira krisi garaietan. Orain dela gutxi The Lancet –en argitaraturiko artikulu batean (“Financial crisis, austerity, and health in Europe”) esaten da “krisi ekonomikoaren finantza-herstura eta gizarte-babesaren inguruan dauden politika makalek Europako osasun eta gizarte krisia handiagotzen dute”. Artikuluak Grezia, Espainia, Italia edo Portugal bezalako herrialdeak, austeritatearen alde egin zuten herrialdeak hain zuzen, Islandia bezala beste irtenbide bat hartu zuten herrialdeekin konparatzen ditu. Gainera Europar agintariak konparatzen ditu eta datuak tabakoaren industriarenarekin parekatu produktuak sortzen dituen kalteak ezagutzeko.
Gainera 90. hamarkadan, Berlingo harresia bota ondoren, Errusiar krisiarekin, pribatizazioekin, langabeziarekin, politika sozialen gabeziarekin, etabarrekin bizi itxaropenak harrigarriro behera egin zuen populazioaren osasunaren narriatzearen ondorioz. Bestalde, ordea, eta garai berean, Finlandian, finantza krisiarekin, beste modu batean aurre egin zitzaion arazoari, gizarteen beharrak buruan, eta populazioaren osasunak ez zen narriatu.
Desberdintasuna edota pertsonen arteko ezberdintasun kontuan hartu beharreko zerbait da krisi garaian. Badaude errenten arteko ezberdintasunak problema sozial eta soziologikoak sortzen dituztela esaten duten azterketak. Sortutako problemak hainbat izan daitezke, gizentasun arazoak, delinkuentzia, haurren heriotza tasaren igoera, jokoarekiko mendekotasuna, drogazaletasuna, buruko gaitzak eta bizi-itxaropena… Urte hauetan Gini adierazlea, desberdintasuna adierazten duena, bi puntu baino gehiago igo da Espainian, lau 2004tik aurrera begiratzen badugu eta hau politika fiskalen eta mozketa sozialen emaitza izan da.
Honek guztiak erakusten digu ez dela krisia osasuna hondatzen duena, edota suizidio kantitatea handiagotzen duena edo bihotzeko arazoen ondoriozko heriotzak edo infekzioak handitzen dituena bizik eta EB, NDF edo EBZ-k inposatzen dituen austeritate neurriak, gero gobernu bakoitzak, batzuetan haien programen kontra, ezartzen dituen neurriak hain zuzen. Krisi garaian da hain zuzen hain osasunerako erabakigarri diren ekintza hauek aldarrikatzeko garaia, besteak beste hezkuntza eta beste politika sozialak, ur hornidura edo ur araztaileak bezalako oinarrizko zerbitzuak pribatizatu Gabe. Azken batean oinarrizko zerbitzu horiek pribatizatzeak onurak badakartza epe laburrerakoak besterik ez dira eta epe luzera narriatu egiten dira eta hiritarrei kalte egiten die, zerbitzu txarragoa eta garestiagoa jasotzen baitute.
Gure Osasun Zerbitzu Nazionala hobetu daiteke. Osasun aurrekontua hazi egin da azken urteetan higiezinen burbuila dela eta eta ez da jazangarria epe luzean baina konponbidea ez da mozketak edo koordainketak egitea ezta pribatizazioa ere. Elkarrizketa soziala ezinbestekoa da beharrezkoa ez den aedo gastu bat dena alde batera usteko, eta halako asko dago, horrela osasun kontuei lehentasuna emateko, ekonomikoei eman beharrean. Badaude beste aukera batzuk, eskuragarri gainera, baina ematen du gure gobernuak ez daudela osasun profesionalei entzuteko prest eta burugogor diraute “negoziorako aukera” buruan pribatizautuz. Lehen esan bezala pribatizazioa epe laburrerako konponidea besterik ez da, ikusi, bestela Madrildarrentzat zelako zama izango den hospitalen pribatizazion urterik urte hurrengo hogeita hamar urteetan.
Autorea: Eduardo García Langarica, Medicus Mundi Arabako presidentea