


Kaixo korrikalariak,
Lehen Mailako Osasun Arreta (LMA), osasun-sistemaren sarrera-atea da, eta behar bezala funtzionatzen ez badu, osasun publikoa eta unibertsala hondoratu egingo da.
OMEk berak eskatzen die gobernuei lehen mailako arreta indartzeko, herritarren arreta hobetzeko biderik eraginkorrena baita, eta frogatuta dago lehen mailako arreta handia duten herrialdeek, kostu txikiagoan, biztanleria osasuntsuagoa dutela, eta biztanleria-taldeen artean saihets daitezkeen desberdintasunak murrizten laguntzen dutela.
Hala ere, penaz bizitzen ari gara lehen mailako osasun-arretaren degradazioa, erabaki politiko negargarrien ondorioz. Administrazio publikoek pandemia aprobetxatu dute beren gustuko eskaria antolatzeko, presentzialtasuna murriztuz eta bitarteko arreta bat eskainiz (telefonoaren, telemedikuntzaren edo posta elektronikoaren bidez).
Badakigu egoera horrek ondorio kaltegarriak izango dituela, batez ere biztanle pobreenentzat, zaharrenentzat eta ahulenentzat, gaitasun digital txikiena dutelako. Era berean, ondorio larriak izango ditu ikusgaitasuna beharrezkoa duten prozesuetan, hala nola genero-indarkeriako kasuetan, konfiantzazko giroa beharrezkoa baita emakumeek beren egoera partekatu ahal izateko.
Horregatik guztiagatik, aurten, dagoeneko dagoen gizarte-mobilizazioarekin bat egin nahi dugu, LMA-k gaur egun duen norabide kritikoaren aurka, eta administrazioei eskatu nahi diegu konpromisoa har dezatela, argi eta garbi, lehen mailako osasun-arreta berreskuratzeko eta hobetzeko premiazko neurriak hartzeko.
Horrela, edizio honetan, lelo honekin korrika egitea proposatzen dizuegu:
LEHEN MAILAKO ARRETAK ZAINTZEN GAITU, BABES EZAZU!
Aldarrikapen honetan parte hartu nahi baduzue, LILATON 2022an izena ematera animatzen zaituztegu, eta medicusmundi «talde izena» jartzera.
Gure taldearekin izena emateko (azken eguna otsailaren 20a da) helbide honetara idatzi iezaguzu:
voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es
Azkenik, eta aurreko edizioetan bezala, taldeko kide gisa identifikatuko gaituen kamiseta helaraziko dizuegu. Zuen tailua ezagutu beharko dugu; inskripzioaren helbide elektroniko berean adieraz dezakezue. Gure aldetik, emaila baliatuko dugu kamiseta entregatzeko modua eta taldeko argazkiaren unea jakinarazteko.
Gogorarazten dizuegu datorren martxoaren 6an dela LILATOIA.
943-404740 telefonora dei diezagukezue edozein kontsultatarako
Laster arte, korrikalariak!
Gaiari buruzko informazio gehiago:
Osasun Publikoaren Defentsarako Elkarteen Federazioa: https://fadsp.es
OSEKI: https://oseki.eus/eu/artikuluak/zergatik-da-horren-garrantzitsua-lehen-mailako-osasun-arreta/
Twitter: @mmgipuzkoa
Instagram: @medicusmundigipuzkoa
Facebook: @medicusmundigipuzkoa