Agenda

“Sexualitatea, Generoa eta Garapena”-ri buruzko XXII. Ikastaroa: izena emateko epea zabalik!
5 urria, 2021
MEDICUSMUNDI GIPUZKOAKO BATZAR OROKORRA
3 ekaina, 2022

Fundamentalismoen VI. Topaketak. Izena-eman!


“Fundamentalismo politiko, ekonomiko, erlijioso eta kulturalek sexu eta ugalketa eskubideetan duten inpaktua”-ren inguruko VI. Topaketa hauek egungo testuinguru politikoa eta fundamentalismoek askatasun eta eskubideen urraketan jokatzen duten rola aztertzeko espazio bat dira. Gizarte-arautzat pentsaera bakar eta aldaezin bat duten fundamentalismoak adierazpen anitzetan ulertzen ditugu, horiek guztiek ondorio ezin kaltegarriagoak eragiten baitizkio gizakiari modu orokorrean, eta sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen bermeari bereziki.

Gaur egungo osasun-krisiaren testuinguruan, tokikoa inoiz ez zela hain globala izan, ezta globala hain lokala egiaztatu ahal izan dugu. Hazten ari den eta lotsagarria den, mundu mailako ekitate ezaren eta polarizazio handiko testuinguru baten lekuko gara, non eskuin muturrek generoaren eta ekologismoaren aurkako politikak, politika arrazistak, eta emakumeek naiz LGTBIQ+ kolektiboak azken hamarkadetan irabazitako askatasun eta eskubideen aurkako elementu amankomunak adierazten dituzten.

Horregatik guztiagatik, Indiako CREA eta Peruko Manuela Ramos Mugimendua erakunde feministekin lankidetzan, topaketa hauek gaur egungo arazo soziopolitiko desafiatzaileei eta hauek feminismoarekin eta giza eskubideen aldeko borrokarekin dituzten intersekzioei heltzeko espazio bezala aurkezten dira, fundamentalismo horien atzean dauden faktore sozial, politiko eta ekonomikoak aztertuz eta praktika eta diskurtso sozial horien aurka irmo dauden ahotsak zabalduz.

Bilatzen diren helburuen artean, honako hauek aurkitzen dira:

  • Egungo arazo soziopolitiko desafiatzaileenak aztertzea, bai eta hauek feminismoarekin eta giza eskubideen aldeko borrokarekin dituzten intersekzioak ere, jarrera fundamentalisten atzean dauden faktore sozial, politiko, erlijioso eta ekonomikoak aztertuz.
  • Jendeari fundamentalismoen aurkako borroka hurbiltzea, munduko hainbat eskualdetan, hauei aurre egiteko aurrera eramaten ari diren estrategia feministen bitartez.
  • Sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen alde diharduten mugimendu, antolakunde eta sareen lana ikusaraztea eta zabaltzea, sinergiak eta borroka-estrategi amankomunak sortzeko asmoz.

 

 

NAZIOARTEKO HIZLARI ESANGURATSUAK

Topaketa hauek duten beste helburu bat, jendeari fundamentalismoen aurkako borrokara hurbiltzea da, halakoei aurre egiteko xedez munduko hainbat eskualdetan aurrera eramaten ari diren estrategia feminista ezberdinen bitartez. Horretarako, topaketa hauek edizio bakoitzean Donostiara nazioarteko espezialista eta aktibista ospetsuak ekartzeko ahalegina egiten dute. Aurten, izen ezaguneko parte-hartzaileak egongo dira, hala nola, aktibista eta baliabide naturalen aldeko borrokan lider indigena den Laura Zúñiga Cáceres, 2016an eraildako Berta Cáceresen alaba; Dorottya Redai, LGTBIQ+ ikertzailea eta aktibista Hungarian, eta Time 2021-ren arabera, eragin handieneko 100 pertsonaietako bat; Massouda Kohistani, emakumeen eskubideen aldeko aktibista eta Afganistango errefuxiatua; Nalu de Faria, Emakumeen Munduko Martxaren Nazioarteko Batzordeko kidea.

Anima zaitez politika eta erresistentzia BIRPENTSATZERA, aldaketa eta eraldaketa BERRIRUDIKATZERA eta borroka-estrategiak BERRABIATZERA!

Zure zain egongo gara! Izen-ematea doakoa da. LEKU MUGATUAK!

Kartela

Programa

IZEN-EMATEKO KLIKATU HEMEN