Nor garen

 

Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde bat gara (GGKE), irabazi-asmorik gabekoa, eta independentea, erlijioaren zein politikaren aldetik, eta 1974az geroztik osasunaren eskubidearen alde lan egiten dugu. Baina, oroz gainetik, pertsona-talde bat gara, egoera ahuleneko populazioen bizi-baldintzak hobetu nahi dituena, eta hala herrialde pobretuetan nola gure ingurune hurbilenean gertatzen diren bidegabekeriak eta desparekotasunak salatu.

Zer egiten dugun

Garapenerako lankidetza

Osasunaren alde egiten dugu, giza eskubideetako bat den aldetik. Gaur egun, lankidetzaren arloan, gure ahaleginak zentratzen dira sexu eta ugalketa eskubideak gauzatzea eragozten dituzten oztopoak kentzen.

Eraldaketarako hezkuntza

Gure ingurune hurbilenean ere ekiten diogu sexu eta ugalketa eskubideen aldeko lanari. Ikerketak, prestakuntza, mobilizazioa, eragin politikoa eta zaintza eramaten ditugu aurrera.

Eka
10
Euskadiko GGKE Koordinakundean (Iparragirre kalea, 8 - Gros)
17:30

NOLA PARTE HARTU

Egin zaitez bazkide, dohaintza bat egin, nire legatua utzi, boluntariotza egin edo izan ziberaktibista.
2026, urriak 20

Jangela Solidarioa: 20 urte baino gehiago Tigrayko (Etiopia) haurrekin bat

Jangela Solidarioaren 2025eko urteko txostena aurkezten dugu. Proiektuak Etiopiako iparraldeko Wukro eta Kilte-Awulaelo barrutietan zaurgarritasun-egoeran dauden 380 haurri laguntzen jarraitzen du. 2004az geroztik, Jangela Solidarioak Tigray eskualdeko haur zaurgarrienen bizi-baldintzak hobetzeko lan egiten du, elikadura, hezkuntza, osasun-arreta, laguntza ekonomikoa eta […]
2026, uztailak 10

Ala Mohammad Khaleel: «Palestinar herriaren askatasuna eta queer eta emakumeena ezin dira bereizi; lehenengoa ezinbestekoa da bestea lortzeko»

Erreportajea deskargatu Jerusalemdik Donostiara etorri da, oro har palestinarrek eta bereziki queerrek eta feministek han duten egoera latzaren berri ematera. Okupazioari eta errepresioari aurre egiteko LGTBI kolektiboa politizatzearen alde egin du. Ala Mohammad Khaleel (Jerusalem, 1993) aktibista da, Al-Qaws Palestinako gizartean […]
2026, uztailak 9

“Defensoras ecofeministas”: bizitza, eskubideak eta lurraldea defendatzen dituzten emakumeen ahotsak entzuteko podcast-seriea

Medicusmundi Gipuzkoak “Defensoras ecofeministas” podcast-serie osoa aurkezten du: Peru, Ekuador, Filipinak eta Etiopiako Somali Eskualdeko emakumeen borrokak ezagutzeko soinu-bidaia. “Defensoras ecofeministas” podcast-saila munduko hainbat lekutako emakumeei ahotsa emateko sortu zen. Lurralde, erakunde eta komunitate desberdinetatik abiatuta, helburu komun bat partekatzen […]