

Bazkide agurgarri hori:
Urtero data hauetan egin ohi dugun bezala, gure Elkarteko bazkideen Batzar Orokorrean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Aurten, Batzarra ekainaren 10ean izango da, Euskadiko GGKE Koordinakundean (Iparragirre kalea, 8 – Gros).
Batzar Orokorraren helburuen artean, jardueren memoria osoaren eta Elkartearen kontuen egoeraren berri ematea aurkitzen dira. Horrez gain, medicusmundi Gipuzkoa taldea osatzen dugun orok (bazkideek, bolondresak edo langileak), tarte atsegin bat elkarbanatzeko aukera on bat iruditzen dugu.
Jarraian, Batzarren deialdia aurkezten dizugu eta, beste behin, bertan parte hartzera animatzen zaitugu medicusmundi Gipuzkoa osatzen dugun beste pertsona batzuekin tartetxo bat elkarbanatu ahal izateko.
GAI ORDENA:
Azkenik, zure daturen bat eguneratzeko izango bagenu (emaila, helbidea, telefonoa, etab.), emailez gipuzkoa@medicusmundi.es edo telefonoz (943404740 – 688783490) jakinaraztea eskertuko genizukeela komentatzeko aprobetxatzen dugu.
Zure zain egongo gara!