


Urriaren 17a Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna oroitzen da. Horregatik, Donostiako Zero Pobrezia plataformak, 16 gizarte-erakundez eta gizarte-mugimenduz osatuta, antolatutako jarduerak aurkeztu zituen. MANIFIESTUA eta KARTELA

Kolektibo honek ohartarazi zuen, egun 65 gerra aktibo daudela munduan, baita mugak irekitzeko desberdintasun larriak direla asiloa, aterpea eta babesa lortzeko. Halaber, adierazi zuen Europar Batasuneko estatuentzat “pertsona batzuen bizitzek gehiago balio dutela beste batzuenak baino”. Azaldu zuen Errusiak Ukraina inbaditu ondorengo asilo-politiken kudeaketan frogatuta geratu dela elkartasuna eta justizia soziala posible direla, “baina ez giza eskubide unibertsalen ikuspuntutik, gatazka batzuetan mugak hurbiltasun geografiko eta kulturalagatik malgutzen baitira, beste batzuetan bazterketa, indarkeria eta muga-heriotzak gertatzen diren bitartean”, salatu zuten.
Donostiako Zero Pobrezia plataformak sistema kapitalista heteropatriarkala jo zuen desberdinkerien egiturazko kausen, pobreziaren, ingurumenaren degradazioaren eta behartutako migrazioen arduraduntzat. “Urtero, milioika pertsonak ihes egin behar izaten dute beren herrialdeetatik jazarpena jasaten dutelako hainbat arrazoirengatik: arraza, erlijioa, nazionalitatea, iritzi politikoak, hondamendi ekologikoak, talde sozial jakin batekoak izatea, generoa eta sexu-orientazioa. Bai eta gerrengatik ere”, gogoratu zuten. Gainera, aitortu zuten desparekotasun horien kausak “multifaktorialak direla, eta erabaki politiko eta ekonomikoen ondorio direla, eta oinarrian dituzten agendak giza eskubideen defentsatik eta justizia sozialaren aldeko migrazio politiketatik oso urrun daudela”.
Kale-ekintza deigarria egin zuten Donostian aurtengo ekimenak eta “Zu bai, zu ez: asilo-eskubidea pertsona guztientzat” leloa aurkezteko. Ekimen horretan, mugak kontrolatzen zituen pertsona batek pertsona batzuk pasatzen uzten zituen, eta beste batzuk, aldiz, ez. Donostiako Zero Pobrezia plataformak honako hau aldarrikatzen zuen herritarrengan hausnarketa eragiteko:

Mundu mailan, Nazioarteko egun hori dela eta ekintzak egiten dira. Estatuko Zero Pobrezia kanpaina mobilizaziorako dei horrekin bat egiten duen ekimena da, eta Euskadin 2005etik ari da ekintzak garatzen.
“Gure munduak dituen erronka eta mehatxuen aurrean, ezin gara geldi egon, eta parte hartzera eta mobilizatzera deitzen ditugu herritarrak”, amaitu zuten.
BEHAR BIDASOA • CALCUTA ONDOAN • ECONOMISTAS SIN FRONTERAS • ELAN-EUSKADI • EMAÚS FUNDACIÓN SOCIAL • ENRAIZA DERECHOS • MEDICUSMUNDI GIPUZKOA • MUGARIK GABE • MUGEN GAINETIK • PROCLADE-YANAPAY • PROYDE-PROEGA FUNDAZIOA • SOS RACISMO • SETEM HEGO HAIZEA • TAU FUNDAZIOA • UNRWA EUSKADI • EUSKADIKO GGKE KOORDINAKUNDEA.