


Egungo testuinguru politikoak eta fundamentalismoek askatasun eta eskubideen urraketan eragin handia dute. Gizarte-arautzat pentsaera bakar eta aldaezin bat duten fundamentalismoak, adierazpen kultural, erlijioso, ekonomiko zein politiko anitzetan ulertzen ditugu, horiek gizakiari eta, sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen bermeari bereziki, ondorio ezin kaltegarriagoak eragiten baitizkio.
Hazten ari den mundu mailako ekitate ezaren eta polarizazio handiko testuinguru lotsagarri baten lekuko gara, non eskuin muturrek generoaren eta ekologismoaren aurkako politikak, politika arrazistak, eta emakumeek naiz LGTBIQ+ kolektiboak azken hamarkadetan irabazitako askatasun eta eskubideen aurkako elementu amankomunak adierazten dituzten.
Horregatik guztiagatik, podcast hauek, ospatu genituen VI. Topaketekin batera, egungo arazo soziopolitiko desafiatzaileei eta hauek feminismoarekin eta giza eskubideen aldeko borrokarekin dituzten intersekzioei heltzeko tresna bezala aurkezten dira, fundamentalismo horien atzean dauden faktore sozial, politiko eta ekonomikoak aztertuz eta praktika eta diskurtso sozial horien aurka irmo dauden ahotsak zabalduz.
Pasa den VI. Topaketetan parte hartutako zenbait hizlarik, “ALIANTZAK ETA ERRESISTENTZIAK, ESKUBIDEEN AURKAKO ERASOALDIEN AURREAN” izeneko PODCAST SERIE honetan parte hartzen dute. Podcast bakoitzean, eraso hauen aurkako aktibista ezagun bat elkarrizketatzen da, Fundamentalismoek eta zenbait diskurtso populistek pertsonen bizitza eta gorputzetan, bereziki emakumeen eta LGTBIQ+ koletiboaren askatasunean duten eraginaz hitz eginez.
Spotify: https://open.spotify.com/show/4cdNRY2yyy9a1PReCcQ4Lm?si=c0e09c357e4e43fb
Ivoox: https://go.ivoox.com/sq/1597236
Youtube: https://www.youtube.com/channel/UCJ1gjdmb9UZw55LHxITjsgw



1. zatia
2. zatia
