MINTEGIAK UPV/EHU DONOSTIA CAMPUSEKO MAGISTERITZA ETA PSIKOLOGIAKO GRADUETAN
Jarrera diskriminatzaileak eta sexistak aurreikusteko eta saihesteko, eta hauei aurre egiteko estrategia eta eduki pedagogikoak identifikatzeko helburuarekin burutu ditugu unibertsitateko 340 ikasle inguruk disfrutatu ahal izan dituzten mintegi hauek:
- Magisteritzako 1. mailako 4 ikasgeletan landu dituzte: Sexualitatearen funtsezko alderdiak, berdintasunezko sexu-harremanak, sexuari buruz sortutako itxaropenak eta harreman afektibo-sexualak ezartzeko modua; eta maitasun-ideien eraikuntza soziala eta hau eraldatzeko estrategiak.
- Psikologiako 3. mailako 3 ikasgeletan landu dituzte: Sexualitatearen funtsezko alderdiak, berdintasunezko sexu-harremanak, sexuari buruz sortutako itxaropenak eta harreman afektibo-sexualak ezartzeko modua; eta emakumeek, munduko alde guztietan, beraien gorputz eta bizitzetan pairatzen dituzten indarkeria matxisten zapalkuntza-sistemak (neoliberalismoa, arrazakeria, matxismoa, heterosexismoa, kolonialismoa, …)
Partekatutako ezagutza eta esperientziak oso aberasgarriak izan dira, eta UPV/EHUk, Unibertsitateko irakasleek, «Arremanitz», «Farapi» eta «mugarik Gabeko Migratuak» erakundeetako hizlariek eta medicusmundi Gipuzkoak osatzen dugun sare sendoa, zoragarria!
Eskerrik asko 6. edizio hau posible egin duzuen pertsona guztiei. ¡Eraikitzen jarrai dezagun!
