Berriak

“Maitasun erromantikoa eta sexualitatea ikuspuntu globaletik deseraikitzen”.
24 otsaila, 2021
Right2Cure Euskadiren aurkezpena
6 uztaila, 2021
Dena ikusi

Bat egin gure taldearekin


 

 “Komunikazio eta Gizartea Eraldaketarako Hezkuntzako teknikaria” bilatzen dugu, gure taldearekin bat egiteko. Interesdunek 2021eko uztailaren 15era arte bidali behar dute curriculum vitaea helbide elektroniko honetara: gipuzkoa@medicusmundi.es

Eginkizunak:

  • Medicusmundi Gipuzkoaren webguneen eta sare sozialen kudeaketa.
  • Prentsa-oharrak egitea eta eduki elebidunak sortzea elkartearen euskarrietarako.
  • Prentsaurrekoak egitea eta komunikabideei arreta ematea.
  • Abiarazi diren gizarte-eraldaketarako hezkuntza-proiektuak garatzea.
  • Proiektu berriak sortzea eta hainbat finantzatzaileri aurkeztea.
  • Proiektuen jarraipen tekniko-finantzarioa.
  • Medicusmundi Gipuzkoaren beste arlo batzuei laguntzea.

Profila:
• Unibertsitateko prestakuntza.
• Lankidetzari eta generoari buruzko prestakuntza
• Esperientzia antzeko lanpostuan eta proiektuen zikloaren kudeaketan.
• Euskara menperatzea, bai ahoz, bai idatziz. EGA, C1 edo baliokidea.

Baloratuko da:
• Osasunari buruzko prestakuntza.
• Ingelesa jakitea.
• Hainbat euskarritarako edukiak sortzeko gaitasuna.
• Ekimena eta sormena.
• Taldean lan egiteko gaitasuna.
• Boluntariotzaren ibilbidea Medicusmundi eta/edo beste elkarte batzuetan.
• Prestasuna eta malgutasuna.


Kontratuaren baldintzak:
• Kontratu mugagabea, 6 hilabeteko probarekin.
• Medicusmundi Gipuzkoaren baremoaren araberako ordaina.
• 2021eko iraila/urrian sartzea
• Lanaldi osoa: 35 ordu astean.

 

Iruzkinak itxitak daude.