

“Komunikazio eta Gizartea Eraldaketarako Hezkuntzako teknikaria” bilatzen dugu, gure taldearekin bat egiteko. Interesdunek 2021eko uztailaren 15era arte bidali behar dute curriculum vitaea helbide elektroniko honetara: gipuzkoa@medicusmundi.es
Eginkizunak:
– Gizarte-eraldaketarako hezkuntzako proiektuak eta ekintzak garatzea.
– Proiektu berriak identifikatu eta formulatzea eta hainbat finantzatzaileri aurkeztea, baita proiektuen jarraipen tekniko eta finantzarioa egitea ere.
– Medicusmundi gipuzkoaren web-orriak eta sare sozialak kudeatzea.
– Harreman estua komunikabideekin (oharrak eta prentsaurrekoak, elkarrizketak, etab.)
– Elkartearen euskarrietarako eduki elebidunak sortzea.
– Medicusmundi gipuzkoaren beste arlo batzuei laguntzea.
Profila:
– Unibertsitateko prestakuntza, hezkuntza- eta komunikazio-zientzien lehentasunarekin.
– Euskara jakitea, ahoz zein idatziz. EGA, C1 edo baliokidea.
– Lankidetzari eta generoari buruzko prestakuntza.
– Antzeko lanpostuan eta proiektu-zikloaren kudeaketan izandako esperientzia.
Baloratuko da:
• Osasunari buruzko prestakuntza.
• Ingelesa jakitea.
• Hainbat euskarritarako edukiak sortzeko gaitasuna.
• Ekimena eta sormena.
• Taldean lan egiteko gaitasuna.
• Boluntariotzaren ibilbidea Medicusmundi eta/edo beste elkarte batzuetan.
• Prestasuna eta malgutasuna.
Kontratuaren baldintzak:
– 6 hilabeteko probaldiko kontratua, urtean kontratu mugagabea egiteko aukerarekin.
– Medicusmundi gipuzkoaren baremoaren araberako ordainsaria.
– Lanaldi osoa (35 ordu astean).
– Berehala lanean hastea.