Berriak

XXII. “SEXUALITATEA, GENEROA eta GARAPENA” KURTSOA
24 azaroa, 2021
Dena ikusi

GAUZA TXIKIETAN AURKITZEN DELAKO MAGIA!


Gabonak hurbiltzen ari dira, eta haiekin batera gehiegikerien garaia. Elikaduraren eta oparien bidez gure maiteekiko maitasuna erakusteko behar faltsua sortu digun sistema batean hazi gara.

Neurri handiagoan edo txikiagoan denok parte hartu dugun zerbait da, tradizioagatik, inertziagatik, konpromisoagatik edo plazeragatik.

Gabonekin batera, bi urte bete dira mundu mailan pandemia hasi zenetik. Sufrimendu handiko bi urte luze izaten ari dira mundu guztiarentzat. Osasun-larrialdiko egoera izugarri horrek gure bizitzak geldiarazi ditu eta ziurgabetasunean murgildu gara, ez baitakigu zer gertatuko den eta zer albo-ondorio ekarriko dituen.

Gaurkotasunak berriz ere argi uzten digu zer den benetan garrantzitsua eta funtsezkoa, osasunez lagundutako bizitza. Hori gabe ez dago zertan amestu, ez dago ilusiorik betetzeko, ezta gabonetako jatekorik edo oparirik disfrutatzeko ere. Ez al da benetan gure jendearekin kalitatezko denbora partekatzea, hitz egitea eta barre egitea gozarazten diguna?

Pandemia honek halaber bat garela erakutsi digu, lur planeta, eta ez dituela mugak ulertzen, ez gizarte-klaseak, ez arrazak, ez aberatsak eta ez hain aberatsak. Munduaren iparraldearen eta hegoaldearen arteko banaketa honek mesede egin digun pertsonok onartu nahi izan ala ez, biztanleriaren gehiengoak ez dituen pribilegioak ditugu, eta inoiz baino nabarmenago geratu da gure egunerokoan egiten dugun guztiak besteengan eragina duela; gure pribilegioak beste pertsona batzuentzako kalte bihurtzen direla; batzuek gehiago dugula, beste batzuek gutxiago dutelako.

Sarritan gure errealitatetik ikusirik, hazi garen erosotasunak dagozkigun eskubideak direla uste dugu. Hegoaldeko herrialdeetatik datozen albiste larrietatik at sentitzen gara. Ez gara ohartzen milaka pertsonak beren bizitzak arriskatzen dituztela mendebaldera pateraz iritsi nahian, senideak beren borondatearen kontra utziz, ez dutelako beste aukerarik ikusten bizirauteko, bizirautea gizaki orok lortu nahi duen zerbait denean. Norbaitek pentsatu al du agian pertsona horiek ere beren lurra maite dutela eta beren familiak gurtzen dituztela? Pobrezian bizi direla beste herrialde batzuk beren kontura eroso bizi garelako? Egoera ez bada jada bidegabea migrazio-politika duinak ez aplikatzeagatik gainerakoek egiten dugun moduan nahi duten herrialdera bidaiatu ahal izan dezaten, ez al diegu bizitza jokatzen duten bitartean pateran bidaiatzen uzten ere?

Errealitate hori bezala, beste hainbeste konta genitzake, guztiok sobera ezagutzen ditugunak. Horren ordez, gogoeta egitera eta bihozgabe ez bihurtzera gonbidatzen zaituztegu, konpromisoak hartzen saiatzera, eguneroko ohiturak aldatzera, hartzen gaituen planetarekin eta bertan bizi garen pertsonekin modu justuagoan bizitzeko, jaio garen lekuan jaio garela, hemen denok maileguz gaudelako. Pandemiak inoiz baino argiago utzi digu hemen inor ez dela inor baino gehiago, gaur gaudela, baina bihar, nahiko nuke!

Ekintza txiki horiek gutxiago eta modu jasangarriagoan kontsumitzean, inguratzen gaituena baloratzean, hobeto maitatzean eta zaintzean, elkartasun handiagoa izatean bihur litezke, benetan garrantzitsua denari lekua emanez.

Gauza txikietan aurkitzen delako magia!

Osasuna eta jai zoriontsuak!

medicusmundi gipuzkoa

Iruzkinak itxitak daude.