2001etik ari da medicusmundi Gipuzkoa Perun osasunerako eskubidearen alde lanean, batez ere emakumeen eskubideen eta haien Sexu eta Ugalketa Eskubideen alde.
Lan horretan, Manuela Ramos Mugimendua izeneko tokiko antolakundea dugu lagun.
Herrialdean Sexu eta Ugalketa Eskubideen inguruan dauden datuek ez dute oso egoera samurra erakusten:
- Amatasun heriotzaren ehuneko handiena duen Hego Amerikako 10. herrialdea da.
- 100 nerabetik 13 ama izaten dira. Ehuneko hori nabarmen handitzen da oihanean, non %23,3 arte igotzen baiten.
- Bortxaketen ondoriozko haurdunaldi behartuei dagokienez, 2015etik 2018ra 8.000 amatasun-kasu baino gehiago erregistratu ziren 7 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeen artean.
- Emakumeen %57,7a bikotekideak eragindako indarkeriaren biktima izan da noizbait.
- Urtero, 100 emakume baino gehiago erailtzen dituzte beren bikotekideek.
Egoera horri atzera eginarazteko, gure lanak honako prozesu hauek ditu ardatz:
- Eskoletan Educación Sexual Integral (ESI) hezkuntza eredua sartzea.
- Indarkeria matxistaren prebentzioa.
- Antolakunde sozialen eragin politikoa.
- Gizarte zibilaren eta komunikabideen sentsibilizazioa, komunikazio-kanpainak eginez.
Lantzen ari ditugun proiektuak:
- SSUUEEak defendatzeko eta fundamentalismoei aurre egiteko, lider sozialak eta sare feministak ahaldunduz
- Lider eta sare feministen ahalduntzea SSUUEEen defentsarako eta indarkeria matxistaren aurkako borrokarako Perun
- Indarkeria matxistarik gabeko bizitza baterako arreta, prebentzioa eta eragina Peruko bi eskualdetan
- Generoan oinarritutako indarkeriaren aurka Estatuak SSUUOOean duen erantzuna hobetzea, Oinarrizko Gizarte Erakundeen intzidentzia eta ikusmenaren bidez
- Peruko Amazoniaren eco lurraldeak defendatzen duten emakume indigenen ahalduntzea




