Ekuador

Medicus Mundi Gipuzkoa Coca probintzian lan eginez hasi zen, 1996. urtean. Gaur egun, gure lana probintzia guztietara hedatu da, eta Desafío Fundazioa daukagu antolakunde nagusi bezela aliatutzat, berarekin lan egiteko.

Ekuadorren, sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen inguruko datuak asaldagarriak dira oraindik ere:

  • Emakumeen % 65 ak indarkeria matxista sufritzen du.
  • % 32,7k sexu-indarkeria jasan du.
  • 10 eta 14 urte bitarteko nesken haurdunaldiak % 78 egin du gora azken 10 urteetan. Sexu-indarkeriaren eta intzestuen ondorio izan ohi dira kasu hauek.
  • Hego Amerikan, amen heriotza-tasa altuenetako bat dute.
  • Emakumeen % 32,6k aborturen bat izan du; kasu gehienetan, segurtasunik gabe.
Horregatik, gure lana gaur egun prozesu hauetan zentratzen da:
  • Komunitatearen lider eta sustatzaileak izango diren emakumeak indartzea, sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen arloan erreferentziazko pertsonak eduki ahal izateko komunitate bakoitzean.
  • Eragin politikoa eta mediatikoa sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen defentsan.
  • Ikerketak, amen heriotza-tasa handiak, nerabeen haurduntzak, genero-indarkeriak eta abar eragiten dituzten kausei buruz.
  • Sexu-eskubideak eta ugalketa-eskubideak gauzatzera bideraturiko sareak indartzea.