NIKARAGUA

2017an egindako barne hausnarketako prozesu baten ondorioz, beharra ikusi genuen sexu eta ugalketa eskubideen defentsan Erdialdeko Amerikan egiten dugun lana zabaltzeko. Nikaragua da 2018tik aurrera lanean hasi garen herrialdeetako bat, Xochilt Acalt erakundearen eskutik eta indarrak jarrita eskubide horien defentsan.

Herrialdeko egoera politikoa tarteko, ezin izan dugu intzidentzia politikoan ahalegindu, ezta erakunde publikoekin lanik egin ere, beraz honakoan jarri dugu indarra:

  • Emakumeei beren egoeraren eta eskubideen berri eman, eta beraientzako diru autonomia lortu.
  • Eskubideen ikuspegitik tokiko erakundeekin barneratze lan bat egiten hasi, egoera politikoa egonkortzen denerako prest egon daitezen eskubide horien aldeko aldaketa politiko bat eragiteko.