

Joan den larunbatean, urriak 16, medicusmundi Gipuzkoak 2021eko Matazak Saria jaso zuen Astigarragan, Pentsamendu Feministaren IV. Topaketetan. Saria Inmaculada Vila Mendiburuk , medicusmundi gipuzkoa elkarteko lehendakariak, jaso zuen elkarte osoaren ordezkari gisa.
Indarkeria sexistaren aurkako matazak, proiektu kolektiboa da, eta diskriminazioaren eta desberdintasunaren aurka lan egiteko, sortzeko eta borrokatzeko elkartasun-gunea. 2014tik, hainbat autonomia-erkidegotako eta herrialdetako emakumeak batu dituzte prestakuntza- eta sentsibilizazio-gune garrantzitsu batean, mundu osoko emakumeen errealitatea modu kritikoan aztertzeko, eta azken finean, errealitate hori hobetzeko.
Mila esker Madejas!