
Hamalau hilabete igaro ostean, OME-k (Osasunerako Mundu Erakundea) amaitutzat eman du, 18.500 hilketa kausatu dituen A gripearen pandemia. Alarma gorria pasa eta gero, hedabideek miloi bat hil duen gaixotasunaz eta A Gripeaz zelan hitz egiten duten aztertuko dugu.
Berlingo Harresia erori zenetik, Munduak duen hausturak ez dauka ideologiarekin zerikusirik; baizik eta teknologia eta ekonomiarekin. Era berean, Merkatuak Estatua gailendu du.
Komunikabideek ere joera hau pairatu dute. Interes ekonomiko eta polikoek izaten dute irizpide. Objetibotasun eta egiazkotasuna iraganeko kontuak bihurtu dira. Komunikabideek defendaezina babesten dute, maiz. Aldi berean, morboa eta ikustekoa komunikabideen munduan nagusi dira gaur egun (irudiak, espektakulua, dena da “istorikoa”…).
Era berean, komunikabideek datu asko eskeintzen dute baina kontextua edo arrazoirik azaldu gabe. Informazio-tarteak konsumitzeko hornitzen dira . Horren ondorioz, irakurlearentzat garrantzi handia dituzten berriak kirol, xurrumurru edota oinarririk gabeko albisteekin nahasten dira. Egunkariak argazkiak dituen letra zopak bilakatzen dira. Bestela, eztabaida antzu edo larregikeriak sor litezke alarma soziala pizteko.
A Gripea edo H1N1 birusa astintze ederra eman zion Iritzi Publikoari. Hamalau hilabetez, pandemiak 18.500 pertsona hil ditu, urteero Gripeak hiltzen dituen, 200.000 edo 500.000 arteko hildakoetatik oso aldenduta, aitzitik.
A Gripearekin piztu zen alarma. Gaixotasuna azkar hedatuko zela irakurri genuen ( “ABC”, 2009/07/26). Hamaika hildako ekarriko zuela omen zen. Egun, gaixotasun hilgarri askok hiltzen duten bezala, alarma ixil-ixilik desagertu egin da. Malaria, Birikietako mina edo HIES-a ixil-ixilik hedatzen dira, nazioarteko isiltasunpean. Alferrik da, ura joan eta gero, presa egitea.
Apirilaren 25ean, Malariaren Nazioarteko Eguna-ren ildotik, medicusmundi s-eko kideok A Gripe eta Malariaren arteko konparaketa egin genuen. 2009an, A Gripea pil-pil egon zen garaian, 56.100 berri sortu zituen, Malariak 5.540. Halaber, A Gripeak 12.000 lagun hil zituen, Malariak miloi bat. Diferentzia nabaria da, beraz.
Eritasun honi aurre egiteko baliabideak ere bide beretik joan ziren: A Gripea sahiesteko eta osatzeko 4.950 miloi eman ziren, Malaria sendatzeko 1.700 miloi, ordea. Nahiz eta gaixotasun hau uste zen bezain kutsakor izan ez, baliabideak ez dira Garapenean bizi diren herrietan xahutu soilik, baizik eta babes gutxi duten herrietan ere diru hau gastatu behar izan da derrigorrez. Hori dela eta, OME-ko adituen batzordeko hamasei kideetatik, bostek medikamentuak sortzen zituzten laborategiekin zerikusirik dutela aurkitzeak ez du inor harritzen ( “Le Monde”, 2010/08/11). Horren ondorioz, nazionarteko osasun erakundearen gestioa zalantzan jarri da. Sinesgarritasun falta gainditzeko, OME-ak krisia nola kudeatu duela aztertzea eta ikasitakoa kontuan hartzea ezinbestekoa da.
Multinazionalek izandako mozkinak, handiak izan dira A Gripe-ari esker. Novartis-ek, botika enpresa, 2010-eko lehen hiruhilabeten izandako mozkinak handiagoak izan direla iragarri du komunikatu baten bidez. 2.900 miloi garbi irabazi ditu (%49-ko igoera), hain zuzen ere. Irabaziek, A Gripearen kontrako borrokan erabili diren txertoak daukate jatorria.
Estatu españoleko presidenteak 333 miloi euro xahutuko zituela iragarri zuen komunikabideen aurrean. Adituen aholkuak jarraituz, A Gripea gelditzeko poblazioaren %40-ak txertoa jasoko zuela ziurtatu zuen Zapaterok. Txerto -kanpaina askoz bajuagoa izan da, aitzitik. Horren ondioroz, “El Periódico” azaldu duenez, Osasun Ministerioak 4 miloi txerto suntsituko ditu, 28 miloi euroko galerak sortuz.
Esperientziak balioko ote du pandemia hilgarri baten aurrean, mundu mailan, geure burua babesten ikasteko? Antza denez, ez. Txertoak fabrikatzeko gaitasunak Munduko biztaleen erdiarentzat besterik ez zuen baliorik izango. Era berean, produkzio honen %90-a herri aberatseneetan kokatzen da.
Pandemi hilgarria agertuko balitz, babes gutxi duten herriak arrisku larrian egongo lirateke. Egun, oso egoera txarrean bizitzeaz gain, osasun zerbitsu ahul eta kaltetuta dituzte. Hori dela eta, heriotz-tasa oso handia izango lukete. Elkarlanean aritu beharko ginateke denok, osasun zerbitzuak denon eskura egon ahal izateko. Hori da soluzio bakarra: Osasuna giza-eskubidetzat har dezagula eta teknologia eta jakintza zabal dezagula beste herriek ere beraien biztanleriak babes ditzatela. Premiazkoa da. Bestela, laister osasuna merkatuko beste baliabideren bat bihurtu liteke.
Baliteke, gaixotasunek duten garrantzia munduan non kokatzen direnen arabera neurtzea. Esate baterako, Malaria. Eritasun honen ia hildako guztiak babes gutxien duten herrietako biztanleak izaten dira. Baliteke, aldaketa klimatikoak eritasuna Iparralderantz ekar dezala. Baliteke, mementu hartan Malariarekin oroitz gaitezela. Bestela, komunikabideetan ikusi al duzu?
Autoreak: Jon Inchaurraga eta Carlos Mediano, Medicus Mundiko kideak.