

2010an, geure erakundeak eta Donostiako EHUren Erizaintza eskolarekin batera eskeintzen duen Sexu eta Ugalketari buruzko kurtsoak 10 urte bete ditu. Gema Hierro, Garapenerako Hezkuntzaren arduraduna eta ikastaro honen antolatzailetako bat da eta hamarkada honen balorazioa eginen digu.
-Zer dira Sexu eta Ugalketa eskubideak?
Sexu harremanak eta ondorengoak, noiz, non eta norekin izatea hautatzeko eskubideak dira. Eskubide hauek geure gorputzarekin nola bizi izatea, bai arlo sexualan, bai ugalketan, bermatzen gaituzte. Era berean, Sexu eta Ugalketa eskubideak gauzatzea etekinak sortzen ditu, bai pertsonalki, bai sozialki. Emakumeek erabaki dezaketen unean, familiak murriztu ohi dira, hori dela eta, pobrezia ere bai. Azterketa batzuen arabera, Ugalketa Osasunarekin zerikusirik daukaten gaixotasunak oso kopuru handiko zama da munduan. Esate baterako, Afrikan, sexu eta ugalketarekin zerikusirik duten gaixotasunak kopuru handiaren zamaren herena da. 529. 000 emakume erditze eta haurdunaldian arazoak direla medio hiltzen dira. Guzti honengatik, Sexu eta Ugalketa eskubideak errespetatzea Giza Garapenerako funtsezkoa da.

-Ikastaro hau, zer zela -eta?
Lehenik eta behin, kurtso honen helburua Sexu eta Ugalketa eskubideak eta Giza Garapenarekin duten harremana ulertzeko tresna dela argitu behar da. Hori da mamia. 2000ean, medicusmundi gipuzkoa Erizaintza Eskola eta Medikuntzaren Irakaskuntza-Arloarekin batu zen eta esparru honetan gabeziak bazirela ohartu ginen. Profesional berrien prestakuntzaren osagarri izan zedila eta gai honetan sentikor bihur zitezela sortu zen kurtso hau.
-Zeintzuk dira Sexu eta Ugalketa eskubideen garapena ekiditzen duten alderdiek?
Alderdi ezberdin dira. Elkartu behar banitu, hiru multzotan egingo nuke: Mundu honetan bizi dugun generoko ekitate eza alderdi nagusia da eta lehen multzoa izango litzateke. Benetako ekitaterik ez da inongo herrialdean egoten. Hori dela eta, emakumeen aldetik Sexu eta Ugalketa eskubideen gauzatzeko gaitasuna mugatuta dago. Adibidez, askotan sexu harremanetan antisorgailuak erabiltzea ezin dute erabaki. Sexu eta Ugalketa eskubideak Giza Eskubidetzat ez hartzea bigarren multzoa izango litzateke. Ez gara jabetzen eskubide hauek duten garrantziaz eta ahantze honek ekartzen dituen ondorioetaz. Politika intregalaren eza eta lege bete behar ez dadila hirugarren multzoa izango litzateke. Herriek sinatzen dituzten nazioarteko deklarazioak fede oneko adierazpenak besterik ez dira izaten, maiz. Mundu Merkataritza Erakundearenak bezalakoak ez dira, betetze beharrik ez dagoelako. Arazo hau zeharkakoa da, aldi bateko neurrien eta politika bertikalen bideez ezin liteke konpondu, orduan.
-Kurtso honetan Hegoaldeko erakundeek parte hartzen dute, Peruko Manuela Ramos Mugimenduaren Rocio Gutierrezen presentzia nabaria izan da, azken bi urteetan Donostira etorri baita. Berak kontatutakoaz, zein da zeure arretari deitu zion zera horrek?
Iaz, Sexu eta Ugalketa eskubideak bermatzeko laikotasunaren eraginaz hitz egin zigun, aurten ere etorriko zaigun Rocio Gutierrez-ek. Horrek nire arreta piztu zuen. Rociok ikasleei zenbait dokumentu igorri zien eta Estatuen konfesionaltasunak Sexu eta Ugalketa eskubideen garapena noraino baldintza lezake igarri genuen. Hausnarketa prozesu oso interesgarria izan zen.
-Perun Erizaintza praktikak egiteko aukera eskeintzen du kurtso honek, Lima hilabetez eta Ayacuchoko mendilerroan hilabetez ere, zehazki. Zer esan dute bertan egon diren ikasleek?
Bertan egon diren neskak egin duten lanarekin oso gustura daudela esan dute. Hemen Euskadin, Komunitate Osasunean lan egiteko aukerarik ez dago, Perun bai, haatik. Bertan, jendearekin harreman estuagoa izateko aukera dago. Aldi berean, Peruko nekazal eremu eta hiriaren errealitate ezberdinak ezagutzea baloratu dute ere. Tira, kontent etortzen dira!
-Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko kurtso honek bere hamargarren urteurrena betetzen du aurten. Ospatzeko gogoarekin ibiliko zaretela pentsatzen dut. Zertxobait berezi prestatu al duzue?
Sexu explotazioari buruzko erakusketa batek kurtso lagun dezala pentsa dugu, Medicus del Mundo-ren “Mujeres de Vida Alegre. La explotación sexual otra forma de violencia de género”, alegia. Orobat, azaroaren 25ean, Genero Indarkeriaren kontrako eguna denez, ekitaldia bat antolatuko dugu. Bertan, kurtso hau posible izan zedila egin duten pertsona guztiak biltzea asmoa izan dugu. Egunean bertan, kurtso honen Historia eta zergaitiak gogoratuko ditugu, baita Sexu eta Ugalketa Osasunaren erronka berriak partekatuko ditugu. Ikusten duzunez, iraganera eta etorkizunera begiradatxo bat, baina oraina ahantzi gabe!
Autorea: Jon Inchaurraga.