

2018ko maiatzaren 16an.- Garapenerako euskal GKEok gogor gaitzesten dugu azken egunetan Palestinako herritarren aurka erabilitako indarkeria, batez ere astelehenean, maiatzaren 14an, AEBen enbaxada Jerusalemen jartzearen aurkako manifestazioan; eta asteartean, otsailaren 15ean, Nakbaren (hondamendia) 70. urteurrenaren oroipenaren egunean. Nakbak milaka palestinarren exodoa gogoratzen digu, beren lurrak uztera behartu baitzituzten 1948an.
Palestinako herritarren aurkako mendeku-ekintzen eta Israelgo Gobernuaren errepresioaren beste adibide bat izan da, eta agerian geratu da Palestinako herritarrek bizi duten krisi humanitario egoera larria, Israelen okupazioaren ondorioz, hamarkadetan ari baitira giza eskubideen urraketa sistematikoa jasaten.
Beste behin ere elkartasuna adierazten diogu hango biztanleriari, eta Israelgo Gobernua gaitzesten dugu Palestinako herritarren aurka duen jokabide gordinagatik.
Era berean, okupazioa amaitzeko eta palestinar herriaren eskubideak sistematikoki urratzeari uzteko eskatzen dugu.
Jakinarazpen osoa
http://www.ongdeuskadi.org/eu/portada_view.php?id=83&menu=deinteres
Argazkia: Diego Sandoval