Youtuben ikusgai dago jada Gazteak Hegoaren Bila ekimeneko VI. aldian parte hartutako taldeen lehen saioko esketx guztiekin egindako muntaketa.
Bideo horietan gure politikariei eskatu behar zitzaien osasun sistema inklusibo bat, pertsona guztiei ziurtatuko diena osasunerako eskubidea, kontuan hartu gabe zein den generoa, gizarte edo ikasketa maila, edo jaiotza lekua. Horrela, esketxen egileek modu ironiko eta umorezkoan adierazi behar zuten nola sortzen diren desberdinkeriak osasun arreta eskuratzerakoan.