UNIBERTSITATEKO PRAKTIKAK

"Sexualitatea, generoa eta garapena" ikastaroko lankidetza-praktikak. PERU

“Sexualitatea, generoa eta garapena” ikastaroan parte hartzen duten pertsonen artean, urtero, lau pertsona hautatzen dira, Perun, Manuela Ramos mugimendu feministarekin bi hilabeteko praktika bekadunak egiteko.


Psikologia Fakultateko ikasleen praktikak Hegoalde Globaleko proiektu feministetan

UPV/EHU unibertsitateko Psikologiako bi ikasle hautatzen dira urtero, elkarlana egiten dugun hegoalde globaleko erakundeetako batekin, Nikaraguako Xochilt Acatl adibidez, beka bidezko bi hilabetetako praktikak egiteko.


Praktikak medicusmundi Gipuzkoan

Urtero, unibertsitateko praktikak medicusmundi Gipuzkoako bulegoan (Donostia) egiteko aukera eskaintzen dugu.

Garapenerako lankidetza eta gizarte eraldaketarako hezkuntza alorretako proiektu ezberdinak fase ezberdinetan ezagutu eta laguntzeko aukera bat dira: Antolatzen ditugun formakuntza, topaketa eta ekintza ezberdinetan parte hartu, ikertu, proiektu eta ekintzak garatu, ... eta azken finean emakumeen eskubideen eta sexu eta ugalketa eskubideen defentsan aurrera eramaten ditugun prozesuak laguntzea.

Horrela, urtero UPV/EHU-ko Psikologia, antropologia, pedagogia Fakultateetako ikasleak izaten ditugu, besteak beste.