Eragina

“Badena” ordeztu eta “izan beharko lukeena” ezartzeko, eragin politikoa beharrezkoa dela uste baitugu, Medicus Mundi Gipuzkoan hainbat jarduera eramaten ditugu aurrera esparru horretan:
UKS_Unibertsitate Kritikoa Sarea

UKS (Unibertsitate Kritikoa Sarea)

Euskadiko GGKEen Koordinakundeari lotutako garapen GKEetako pertsonez osatutako sare bat gara, baita mugimendu sozialetako kideak eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak, ikertzaileak eta ikasleak ere.

2013az geroztik, unibertsitate publikoek egungo sistema ekonomikoari begira duten etorkizunaren inguruan egon gara hausnartzen.

Alde horretatik, uste dugu EHUk, gure herrialdeko unibertsitate publikoa denez, bere gizarte-rola sustatu behar duela, baita unibertsitate publiko sentikor eta konprometitu baten inguruan hausnartu ere, guztion ongizatea, justizia soziala eta gizarte zuzena lortzeko proposamenak aurkezteko helburuarekin, gainerako eragile sozialekin (garapen GKEak, elkarteak, mugimendu sozialak…) elkarlanean.

Erakunde publikoetan eta alderdi politikoetan eragin politikoa izateko jarduerak

Aurrera eramaten ditugun prozesuetako askotan, erakunde publikoetako (tokikoak, probintziakoak zein autonomia-erkidegokoak) arduradun nagusiekin aurrez aurreko bilerak egitea aurreikusten dugu, gure lana ezagutarazteko eta haiengan eragina izateko, konpromisoa har dezaten gure lanaren bidez aldezten ditugun eskubideak bermatzeko beharrezko neurriak ezartzeko.

Halaber, eztabaida politikoko mahai-inguruak antolatzen ditugu, non alderdi politikoetako ordezkariak parte hartzen duten, haien konpromisoak zein diren jakiten eta halakoen jarraipena egiten lagunduko diguten debateak sortze aldera.