Medicusmundi Gipuzkoak Etiopian egiten duen lana 1996an hasi zen, Tigray eskualde-estatuan osasunerako eskubideen alde nahiz haurren eskubideen alde lan eginez.
Gaur egun, medicusmundi Gipuzkoak bi lan-ildo bereizi dauzka herrialdean:
Emakumeen eskubideen defentsa
Emakumeen eskubideen defentsa Somaliar Eskualdean, Pastoralist Concern erakundeekin batera egiten da, eta hiru ardatz nagusi ditu:
- Emakumeen sexu-eskubideak eta ugalketa-eskubideak; batez ere praktika tradizional kaltegarrietan zentratuz (genitalen mutilazioa, adingabeen ezkontzak, indarkeria matxista...).
- Emakumeen eskubideen alde dauden legeak bete daitezen, tokiko agintariekin, buruzagi erlijiosoekin eta komunitarioekin eragin politikoa bermatzea.
- Ura eskuratzea eta kudeatzea.
- Emakumeen eskubide ekonomikoak.
- Emakume gazteak eta helduen alfabetizazioa.
Haurren eskubideen defentsa
2005etik haurren eskubideen alde lan egiten dugu Wukro inguruan (Tigray). Kasu honetan, Jangela Solidaria proiektuaren bidez eta WSDP-ren eskutik (Wukro Social Development Programa-Programa de Desarrollo Social de Wukro). Eskualdeko haurtzaro zaurtuenek oinarrizko beharrak asetuta izan ditzan bermatzea da gure helburua, baita heziketa eta laguntza psikosoziala izan dezan ere, beren bizitzaren garapen integralean baliagarriak eta beharrezkoak baitira.
Lantzen ari ditugun proiektuak:
- Beren eskubideen alde borrokan ari diren emakume somaliarrak: sare sozioekonomikoen eraikuntza, parte-hartzea, erresilientzia eta indarkerien murrizketa
- Somaliako Eskualdeko hegoaldean genero-arrakalak eta indarkeria matxistak murriztuz
- Umezurtz-egoeran dauden haurrak zaintzeaz arduratzen diren familien ekonomia indartzeko proiektua
- Jangela Solidaria.




