Dakizuenez, PPren gobernuak “sortu berriaren bizitza eta emakume haurdunaren eskubideak babesteko lege organikoaren aurreproiektua” onartu du, eta orain indarrean den “Sexu eta Ugalketa Osasunerako eta haurdunaldia borondatez eteteko” lege organikoa ordezkatuko du, hain zuzen abortatze kopurua %5 gutxitzea lortu duen legea…
Mundu zabalean gauza jakina da haurdunaldia borondatez eteteko eskubidea geroz eta zorrotzago arautuz ez dela lortzen abortu kopurua gutxitzea; are abortatzea osasun arazo larri bihurtzen da, osasun kontrolik eta ziurtasunik gabe egiteak dituen arriskuengatik. 68.000 emakume hiltzen dira urtero ziurtasunik gabeko abortatzeen ondorioz, amatasun hilkortasunaren %13.
Aurreproiektu hau salatu eta bertan behera utzi dezatela eskatzeko, aurten lasterketa honako lelo honekin egitea proposatzen dizuegu: “Nik erabaki, hik onartu”.
Guzti honegatik, LILATOI 2014 lasterketan izena ematea animatzen zaituztegu eta, bide batez, izena ematen duzuenean, “Medicus Mundi” ipintzea gonbidatzen dizuegu talde izen gisa. Medicusmundi gipuzkoak ezin duenez Lilaton lasterketako parte hartzaileen datuak ikusi, mesedez, bidal iezaguzue e-mail bat voluntariado@medicusmundi.es helbidera gure taldean izena eman duzuela esateko. Bestela, hurrengo telefono zenbakira dei dezakezue: 943-404740
Bukatzeko, aurreko urteetan bezala, bat egingo gaituen kamiseta bat helaraziko dizuegu. Horretarako, zuen neurria jakitea behar dugu; beraz, baliatu e-maila edo deia informazio hori emateko. Era berean, kamiseta eskura nola emango dizuegun eta lasterketa egunean taldeko argazkia egiteko noiz elkartuko garen esango dizuegu.
Gogoan izan Lilaton datorren matxoaren 9an dela, eta gure taldearekin izena emateko azken eguna otsailaren 25a dela.
Informazio gehiagorako:
https://www.facebook.com/pages/Abortatzeko-Eskubidea-Gipuzkoa/680583191964994?fref=ts