“LA SALUD AL MEJOR PRECIO” ANTZEZLANA
Ekintza musiko-teatral honek salatu eta gizartea ohartarazi nahi du zer arrisku dakartzan osasun-sistema publikoa galtzeak, bidegabeko eta desberdintasunezko osasun-sistema baten mesedetan. Plataforma Tirante da lanaren sortzailea, eta kolektibo hori bera ari da antzezpena tokiz toki egiten. 2016an Euskal Autonomia Erkidegoko 15 udalerritan izan zen, eta 2017an beste 15etara joan da.

“La salud al mejor precio” («Osasuna preziorik onenean») antzezlana, Euskadiko hiru medicusmundi elkarteek buru duten proiektu baten barruan dago: “Osasun Publiko eta Unibertsalaren alde. Inequidades en el acceso a la salud”. Proiektuak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantzaketa du.

