Baliabideak

2022, abenduak 13

“UPV/EHUko Psikologiako ikasleak Xochilt Acatl Elkartean Garapenerako Lankidetza praktiketan” bideoa

2022
Marina Cantabranak eta Nagore Arrutik, 2022ko martxoa eta maiatza bitartean, UPV/EHUko Psikologiako praktikak Nikaraguako Xochilt Acatl Elkartearekin egin zituzten, proiektu ekofeminista batean. Bideo honetan, izandako esperientzia polita elkarbanatzen digute.
2022, abenduak 9

“Lankidetza-praktikak 2022 Movimiento Manuela Ramos erakundean” bideoa (Lima, PERU)

2022
2021eko azaroan "Sexualitatea, Generoa eta Garapena" ikastaroaren XXII. edizioan parte hartu ondoren, Laida Irastorzak Peruko Movimiento Manuela Ramos Erakunde feministarekin, 2022ko abuztua eta urria bitartean, lankidetza-praktikak burutu zituen. Bideo honetan bere esperientzia politta azaltzen digu.
2022, abenduak 9

“Bizitza jasangarriak erdigunean jartzen” bideoa (Xochilt Acatl. Nikaragua). Gazteleraz

2022
1992an sortua izan zen Nikaraguako Xochilt Acatl Elkartearen esperientziaren bidez, indarkeria matxisten aurkako borrokarako elementu giltzarri gisa bizitza erdigunean jarriko duen sistema ekonomiko eta sozial baterantz eraldatzeko beharra aldarrikatu nahi da. Hori guztia, gure ingurumena errespetatuz eta zainduz, eta zapalkuntza-sistema ezberdinen arteko harremana ikusarazten lagunduz.
2022, irailak 1

“ESI (Sexu Hezkuntza Integrala)-ren garrantzia eskoletan” (Peru). Gazteleraz

2022
Peruko eskoletan sexu eta ugalketa eskubideen erabilera hobetzeko, Sexu Hezkuntza Integrala - Educación Sexual Integral (ESI) txertatzeak duen garrantziari buruzko irakasle baten lekukotza-bideoa da. Elkarlanean aritzen garen Manuela Ramos Mugimenduak egindako bideoa da.
2022, irailak 1

¿Cuántas más? bideoa (El Salvador). Gazteleraz

2022
San Salvadorren eta Cuscatlanen (El Salvador) sexu eta ugalketa eskubideen erabilera hobetzeko bideoa. Mélida Anaya Montes (Las Mélidas) erakundeak egindako bideoa.
2022, irailak 8

“Jangela Solidaria” proiektuaren informea (Etiopia). Gazteleraz

Wukron, Etiopiako Tigray Eskualdean aurkitzen den Jangela Solidaria proiektuaren 2020-2021 informea.
2023, ekainak 8

PODCAST “Aliantzak, eskubideen aurkako erasoaldien aurrean: AFGANISTAN TALIBANEN ESKUETAN” (Gazteleraz)

2022
Podcast honen kapitulu bakoitzean, eraso hauen aurkako aktibista ezagun bat elkarrizketatzen da, Fundamentalismoek eta zenbait diskurtso populistek pertsonen bizitza eta gorputzetan, bereziki emakumeen eta LGTBIQ+ koletiboaren askatasunean duten eraginaz hitz eginez. *Kapitulu honetan, Massouda Kohistani dugu gurekin; Emakumeen eskubideen aldeko aktibista eta Afganistango errefuxiatua.
2023, ekainak 8

PODCAST “Aliantzak, eskubideen aurkako erasoaldien aurrean: KONBERTSIO-TERAPIAK ETA ERLIJIO-FUNDAMENTALISMOAK (2. zatia)” (Gazteleraz)

2022
Podcast honen kapitulu bakoitzean, eraso hauen aurkako aktibista ezagun bat elkarrizketatzen da, Fundamentalismoek eta zenbait diskurtso populistek pertsonen bizitza eta gorputzetan, bereziki emakumeen eta LGTBIQ+ koletiboaren askatasunean duten eraginaz hitz eginez. *Kapitulu honetan, Saul Castro Fernandez dugu gurekin; Giza eskubideetan, LGTBI eskubideetan eta auzi estrategikoan espezializatutako abokatua. «Ez da terapia» Espainiako Konbertsio Terapien aurkako Elkartearen sortzailea eta presidentea.
2023, ekainak 8

PODCAST “Aliantzak, eskubideen aurkako erasoaldien aurrean: KONBERTSIO-TERAPIAK ETA ERLIJIO-FUNDAMENTALISMOAK (1. zatia)” (Gazteleraz)

2022
Podcast honen kapitulu bakoitzean, eraso hauen aurkako aktibista ezagun bat elkarrizketatzen da, Fundamentalismoek eta zenbait diskurtso populistek pertsonen bizitza eta gorputzetan, bereziki emakumeen eta LGTBIQ+ koletiboaren askatasunean duten eraginaz hitz eginez. *Kapitulu honetan, Saul Castro Fernandez dugu gurekin; Giza eskubideetan, LGTBI eskubideetan eta auzi estrategikoan espezializatutako abokatua. «Ez da terapia» Espainiako Konbertsio Terapien aurkako Elkartearen sortzailea eta presidentea.
2023, ekainak 8

PODCAST “Aliantzak, eskubideen aurkako erasoaldien aurrean: LANDA EREMUKO EMAKUMEAK ERAUZKETA INDUSTRIAREN ETA KORPORAZIO BOTEREAREN AURREAN” (Gazteleraz)

2022
Podcast honen kapitulu bakoitzean, eraso hauen aurkako aktibista ezagun bat elkarrizketatzen da, Fundamentalismoek eta zenbait diskurtso populistek pertsonen bizitza eta gorputzetan, bereziki emakumeen eta LGTBIQ+ koletiboaren askatasunean duten eraginaz hitz eginez. *Kapitulu honetan, Laura Zúñiga Cáceres dugu gurekin; Giza eskubideen aldeko aktibista eta Berta Cáceres defendatzailearen alaba -2016an hil zutena-. Consejo Cívico de Organizaciones Populares e Indígenas de Honduras (COPINH) –eko kidea.
2023, ekainak 8

PODCAST “Aliantzak, eskubideen aurkako erasoaldien aurrean: ULTRAESKUINA” (Gazteleraz)

2022
Podcast honen kapitulu bakoitzean, eraso hauen aurkako aktibista ezagun bat elkarrizketatzen da, Fundamentalismoek eta zenbait diskurtso populistek pertsonen bizitza eta gorputzetan, bereziki emakumeen eta LGTBIQ+ koletiboaren askatasunean duten eraginaz hitz eginez. *Kapitulu honetan, Amelia Martínez Lobo dugu gurekin; Project Manager eta Rosa Luxemburg Fundazioak editatutako “De los neocón a los neonazis. La derecha radical en el Estado español” argitalpenaren zuzendaria.
2025, abenduak 26

VI Fundamentalismoen Topaketen errelatoria 2022