Baliabideak

2024, uztailak 4

PODCAST “DEFENSORAS ECOFEMINISTAS”: WAORANI, OIHANEKO JENDEA

2024
"WAORANI, OIHANEKO JENDEA", "DEFENSORAS ECOFEMINISTAS" podcastaren 4 kapitulu berrietako hirugarrena da, eta Ekuadorko Amazoniako emakume indigenen borrokari balioa ematen dio. SINOPSIA: "Ekuadorreko Amazonian jarraituko dugu, baina oraingo honetan Yasuní parke nazionalaren sakon-sakonean bizi den Waorani herria ezagutuko dugu, euren burua "oihaneko jendea" gisa izendatzen dutenak".
2024, maiatzak 15

PODCAST «DEFENSORAS ECOFEMINISTAS»: KAWSAK SACHA

2024
"KAWSAK SACHA", "DEFENSORAS ECOFEMINISTAS" podcastaren 4 kapitulu berrietako bigarrena da, eta Ekuadorko Amazoniako emakume indigenen borrokari balioa ematen dio. SINOPSIA: "Mendebaldeko zibilizazioa naturaren aurka eraiki dugu, hura menderatuz. Gure ingurunearekin beste harreman mota bat posible da ordea, eta baita beharrezkoa ere. Sarayakun "kawsak sacha" proposamena eratu dute, euren hizkuntzan "oihan biziduna" esan nahi duena."
2024, maiatzak 13

PODCAST «DEFENSORAS ECOFEMINISTAS»: SARAYAKU

2024
"SARAYAKU", "DEFENSORAS ECOFEMINISTAS" podcastaren 4 kapitulu berrietako lehena da, eta Ekuadorko Amazoniako emakume indigenen borrokari balioa ematen dio. SINOPSIA: "Batzuetan Davidek Goliath garaitzea lortzen du. Adibidez, Amazoniaren Ekuadorreko zatian, Sarayaku izeneko jatorrizko herri kichwak petroleo konpainia erraldoi baten aurkako auzia irabazi zuen".
2024, otsailak 5

“Movimiento Manuela Ramos erakundean lankidetza-praktikak 2023” bideoa (Ayacucho, PERU)

2023
2023ko martxoan "Sexualitatea, Generoa eta Garapena" ikastaroaren XXIII. edizioan parte hartu ondoren, Maria Landazuri eta Izaro Marcillak Peruko Movimiento Manuela Ramos Erakunde feministarekin, 2023ko abuztua eta urria bitartean, lankidetza-praktikak burutu zituzten. Bideo honetan beraien esperientzia politta azaltzen digute.
2024, apirilak 24

Lilaton 2024 bideoa: “Stop genocidio! Emakume palestinarrak zuekin gaude!”

2024
150 EMAKUMEK BAINO GEHIAGOK “STOP GENOCIDIO! EMAKUME PALESTINARRAK ZUEKIN GAUDE!” LELOPEAN KORRIKA EGIN DUTE! Medicusmundi gipuzkoatik, urtero talde propio batekin parte hartzen dugu Lilaton lasterketan eta edizio honetan, Palestinako herriari eta, bereziki, bertako emakumeei elkartasuna adierazi nahi izan diegu. Eta, bideo honek horren berri ematen du.
2023, urriak 26

“Botereari buruz. Botere soziala eta botere-egiturak ulertzen” eskuliburua

2023
Indiako akademiko feminista ospetsuak, Srilatha Batliwalak, egindako gida hau CREA Giza Eskubideen Nazioarteko Erakunde Feministaren “Lidergo Feminista Eraldaketa Sozialerako” sailaren lehen eskuliburua da. CREA Indiako MMGko bazkide lokala da.
2024, irailak 5

Memoria 2022 ( elebiduna)

2022
2023, ekainak 8

PODCAST “DEFENSORAS ECOFEMINISTAS: PERU”

2023
Kapitulu honetan, medicusmundi Gipuzkoak Perun indarkeria matxistarik gabeko bizitza izateko eskubidearen aldeko borroka eta ingurumenaren babesa jorratuko ditu. Peruko FNDAGROS erakundeko presidentea den Yeni Cojal Rojasen bitartez, herrialdeak bizi duen testuinguru soziopolitiko nahasi honetan, Peruko meatze-industriaren eta botere korporatiboaren aurrean gidatzen ari diren borrokei ikusgarritasuna emango zaie. FNDAGROS (Frente Nacional de Defensoras Ambientalistas Agro Ecologistas y Sanadoras del Perú) erakundearekin elkarlanean.
2023, ekainak 8

PODCAST “DEFENSORAS ECOFEMINISTAS: FILIPINAS” (Gazteleraz)

2023
Kapitulu honetan, Medicusmundi Gipuzkoak Filipinetan emakumeen eskubideen aldeko borrokaren eta ingurumenaren babesaren artean dagoen lotura estua aztertuko du. Filipinetako APNED erakundeetako kide den Lia Mai Torresen testigantzari esker, Filipinetako meatze-industriaren eta enpresa-boterearen aurka gidatzen ari diren borrokak ezagutuko ditugu. APNEDen laguntzarekin: Asia eta Pazifikoko Ingurumenaren Defendatzaileen Sarea.
2023, maiatzak 29

PODCAST “DEFENSORAS ECOFEMINISTAS: ECUADOR” (Gazteleraz)

2023
Kapitulu honetan, medicusmundi Gipuzkoak indarkeria matxistarik gabeko bizitza izateko eta Ekuadorren ingurumena babesteko borrokari helduko dio. Ekuadorreko Acción Ecológica erakundeko kide diren Alexandra Almeida, Ivonne Macias eta Ivonne Yañezi esker, Ekuadorreko Amazoniako petrolio-industriaren eta enpresa-boterearen aurrean landa eremuko emakumeek eta emakume indigenek dituzten borrokak ezagutuko ditugu. Acción Ecológicaren laguntzarekin.
2023, ekainak 5

XXIII “Sexualitatea, generoa eta garapena” ikastaroaren laburpen bideoa. UPV/EHU, Donostia.

2023
Bertan, ikasleei beharrezkoak diren baliabideak ematen zaizkie, Sexu eta Ugalketa Eskubideei buruz duten konfiantza, kontzientziazioa eta erabakitzeko gaitasuna areagotzeko eta indartzeko; Unibertsitateko ikasleekin Sexu eta Ugalketa Eskubideen aldeko errealitateak eta borroka-esperientziak partekatzen zaizkie, erakunde feministekin eta Iparraldeko eta Hegoaldeko LGTBIQ+ kolektiboarekin egindako topaketaren eta trukearen bidez.
2022, abenduak 19

“Lankidetza-praktikak 2022 Movimiento Manuela Ramos erakundean” bideoa (Ayacucho, PERU)

2022
2021eko azaroan "Sexualitatea, Generoa eta Garapena" ikastaroaren XXII. edizioan parte hartu ondoren, Sara Unanue eta Ane Nuinek Peruko Movimiento Manuela Ramos Erakunde feministarekin, 2022ko abuztua eta urria bitartean, lankidetza-praktikak burutu zituzten. Bideo honetan beraien esperientzia politta azaltzen digute.