


Hizlariek gaur egungo unibertsitate-sistema publikoari buruzko irakurketa kritikoa egingo dute (pribatizazioa, hezkuntza-erreformak, merkantilizazioa, etab.), eta gizarteeraldaketarako eragile den heinean eta ekitate eta justizia soziala sustatu beharko lukeen heinean unibertsitate publikoak zer ezaugarri izan beharko lituzkeen azpimarratuko dute.
Norentzat: Unibertsitateko eragileak (ikasleak, irakasleak, AZL), GGKEak, elkarteak, gizarte-mugimenduak eta gizarteeraldaketarekiko
interesa duen oro.
Izen-ematea: abenduaren 18ra arte, posta elektronikoz mezu bat bidaliz redesgipuzkoa@ongdeuskadi.org edo telefonoz deituz 943 46 35 26 zenbakira (09:30-14:00).
Hizlariak:
Olaia Larruskain: Unibertsitate Kritiko Sarea taldeko kide da; unibertsitateko hainbat eragilek eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak Gipuzkoan sortutako sare bat da, eta unibertsitatearen eginkizun soziala sustatzea du helburu.
Vicente Manzano: Sevillako Unibertsitateko irakasle da, eta lan handia egin du gizartearen beharrei erantzun ahal izango dion unibertsitate publiko bat eraikitzearen alde, gizarte justuago eta berdintasunezkoago bat sortu dezagun.
Alejandra Boni: Zuzenbidean doktore da (Valentziako Unibertsitatea), eta ikerlari aritu da hainbat arlori buruzko proiektutan: garapenerako hezkuntza, nazioarteko lankidetza eta giza garapena, gizarte-berrikuntza oinarritik, ekintza-ikerketa eta klima-aldaketa.
Mahai-ingurua amaitutakoan lunch txiki bat izango da bertaratuentzat.
