Agenda

MAHAI-INGURUA: Unibertsitate Publikoa, agente eraldatzaile den heinean
2017, abenduak 12
“Sexualitate, genero eta garapena” XVIII. Kurtsoa
2018, urtarrilak 24

LILATON 2018: Sinesten dizuegu!!


Aurten, Medicus Mundi Gipuzkoa taldean, “ Sinesten dizuegu!!” lemapean korrika egitea proposatzen dizuegu.

Gogoan izan LILATON- a datorren martxoaren 4ean dela, eta gure taldean izena emateko azken eguna otsailaren 19a izango dela.

LILATON 2018 lasterketan izena ematera animatzen zaituztegu eta, bide batez, izena ematen duzuenean www.kirolprobak.com webgunean,  “medicusmundi” ipintzea gonbidatzen dizuegu talde izen gisa. Medicusmundi gipuzkoak ezin duenez LILATON lasterketako parte hartzaileen datuak ikusi, mesedez, bidal iezaguzue e-mail bat voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera gure taldean izena eman duzuela esateko. Bestela, hurrengo telefono zenbakira dei dezakezue: 943-404740.

Aurreko urteetan bezala, bat egingo gaituen kamiseta bat helaraziko dizuegu. Horretarako, zuen neurria jakitea behar dugu; beraz, baliatu e-maila edo deia informazio hori emateko.

Edozein argibide behar baduzue deitu lasai 943-404740 zenbakira edo bidal iezaguzue e-mail bat voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera!

ZUEN ZAIN GAUDE!  AUPA NESKAK!