

Ekainaren 26an, azteazkenez, Euskadiko medicusmundiren hiru elkarteek honako jardunaldia egingo dute Bilbon: “Osasuna eta politika: eraginaren eta zaintzaren rola osasunerako eskubidearen defentsan”. Bertan Estatuko, Europako eta Latinoamerikako adituek parte hartuko dute, eta hainbat gai landuko dituzte, nola diren osasun politikak, osasun zerbitzuak eskuratzeko desparekotasunak, edo eta osasunaren determinatzaile sozialak. Halaber, Estatuan, Europan eta Latinoamerikan abiarazitako hainbat esperientziaren berri emango da, eragina, zaintza eta ezagutzaren sorkuntzari buruzkoak osasunerako eskubidearen defentsaren arloan.
medicusmundi Arabak, medicusmundi Bizkaiak eta medicusmundi Gipuzkoak jardunaldi hau antolatu dute elkargune bat eta ikusgarritasun bat sortzeko eragileen eta ekimenen artean, zeintzuek uste baitute zaintza, ezagutzaren sorkuntza eta eragina ezinbesteko estrategiak direla osasunerako eskubidearen defentsaren alde. Antolatzaileen esanetan “espero dugu gune honek balio izatea esku-hartze estrategia baliagarriak identifikatzeko, sinergiak eragiteko eta osasunerako eskubidearen alde dihardugun erakundeen arteko aliantzak estutzeko”.
Jardunaldi hau garatuko da “Osasun publiko eta unibertsalaren alde. Desigualdades e inequidades en el acceso a la salud” egitasmoaren barruan, medicusmundi Arabak, medicusmundi Bizkaiak eta medicusmundi Gipuzkoak elkarlanean abiarazita eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak diruztatuta. Jardunaldian OSEKI (Osasun eskubidearen aldeko ekimena – Iniciativa por el derecho a la salud) aurkeztuko da, zeina den egitasmo honen barruan garatutako beste ekimen bat, eta tresna izan nahi duena euskal osasun sistemari eta osasun gaietan gizarte desparekotasunei buruzko ezagutza handitzeko.