Berriak

“Gazteak indarkeria matxistari aurre egiten” lehiaketako bideo irabazleak.
5 iraila, 2017
LILATON 2018: Sinesten dizuegu!!
9 urtarrila, 2018
Dena ikusi

Euskadin osasungintzan egiten den gastu orokorrean lau eurotik bat finantzaketa pribaturako da


medicusmundi elkarteak “Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak eta osasun-sistemaren pribatizazio-prozesuak” azterlanaren emaitza garrantzitsuenak aurkeztu ditu prentsa aurrekoan:

Osasun publiko eta unibertsalaren alde. Inequidades en el acceso a la salud proiektuaren testuinguruan, asteartean, urriak 10, 11:00etan, medicusmundi GGKEak “Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak  eta osasun-sistemaren pribatizazio-prozesuak” azterlanaren emaitza garrantzitsuenak aurkeztu zituen prentsa aurrekoan. Azterlan hori 2014ko abendua eta 2016ko urria bitartean egin zuen OPIK-Osasunaren Gizarte-baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko ikerketa-taldeak, medicus Mundi Araba, medicus Mundi Bizkaia eta medicus Mundi Gipuzkoa erakundeek eskatuta.

Egin klik irudian ikerketara sartzeko

 

Azterlan horrek ondorioztatzen duenez, EAEn gizarte-desoreka handiak daude osasunean, ikasketa-mailaren, generoaren, gizarte-mailaren edo jaiolekuaren arabera. Gizarte-desoreka horiek heredatu egiten dira eta haurren eta nerabeen osasunean eragin handia dute bai haien gurasoen ezaugarri sozioekonomikoek eta bai bizi diren etxebizitzenek ere. Adibide gisa, bizi-itxaropena handitu egiten da ikasketa maila handitu ahala, eta halaber, bizi diren lurraldearen arabera ere aldatu egiten da.

Euskal osasun-sistemak estaltzen ez dituen edo zati batean bakarrik estaltzen dituen zerbitzuak desoreken iturri garrantzitsu dira EAEn duten erabilerari dagokionez.  Dentistaren zerbitzua eskuratzeko orduan, esate baterako, desoreka nabarmenak antzeman dira, kontsultak maizago izaten direlako egoera sozioekonomiko hobea duten pertsonen artean, bai gizonen eta bai emakumeen artean ere.

Finantzatzioari dagokionez, txostenak dio finantzaketa pribatuak osasun alorreko gastu osoan duen ehunekoa % 26,8an kokatzen da EAEn, Europa iparraldeko herrialde gehientsuenen oso gainetik, hala nola Herbehereak, Danimarka edo Norvegia, ehuneko hori % 15aren inguruan baitabil. Pribatizazio-maila handiagoa edukitzearen arrazoia, hain zuzen ere, etxeek osasunaren finantzaketan egiten duten gastu zuzenaren ehunekoak argituko luke. Horrelako gastu batek duen ehunekoari bakarrik begiratuz gero, EAEn dugun ehunekoa, gainerako herrialdeekin alderatuta, gastu pribatu osoarena baino handiagoa da. Horrela, EAEko ehunekoa (% 20,7) Herbehereak (5,4), Frantzia (6,9) edo Erresuma Batua baino nabarmen handiagoa da.

Beste alde batetik, aseguru pribatuak areagotzeko joera dagoela ikus daiteke (gero eta gehiago dira osasun-aseguru pribatua duten pertsonak). Era horretan, 2015. urtean EAEn aseguru pribatua duten pertsonen kopurua % 33,3 handitu da 2003arekin alderatuta.

Estaldura pribatizatzeari dagokionez, EAEn osasun-arretan inbertitzen den diru publikoaren hamar eurotik bat enpresa edo erakunde pribatuak kontratatzeko erabiltzen da, nahiz eta kopuru horrek jaitsiera arin bat izan duen azkeneko urte hauetan.

Akutuen ospitaleek, osasun-garraioak eta buruko osasunak enpresa edo erakunde pribatuekin itundutako gastu publikoaren erdia baino gehiago bereganatzen dute.

Ikerketa honek, halaber, osasun arloko heziketa pribatizatzeak berekin dituen arriskuez ohartarazten gaitu. Osasun arloko unibertsitate-heziketa publikoa dela dio, baina osasun arloko profesionalen heziketa pribatu iraunkorra gero eta handiagoa dela gaineratzen du. Estatu mailan, industriak osasun-heziketa iraunkorraren parte handi bat finantzatzen du (% 90).

Ondorengo esteka honetan ikerketaren emaitzen laburpena eta gomendioak kontsulta ditzakezu: http://medicusmundigipuzkoa.eus/wp-content/uploads/2017/11/Derecho-a-la-salud_MMB_eusk_def_2_web.pdf

 

Iruzkinak itxitak daude.