


Pasa den irailaren 13an, Mahsa Amini gazte kurdua atxilotu zuten Teheranen, bere hiyaba behar bezala ez janzteagatik. Handik ordu gutxira, koman eraman zuten ospitalera, eta handik hiru egunera hil egin zen.
“Moralaren polizia” deiturikoak atxiloketa arbitrarioa eta tortura eragiten die emakumeei eta neskatoei, beloa nahitaez erabiltzeari buruzko lege diskriminatzaile eta iraingarriak ez betetzeagatik.
Mahsaren hilketak protesta oldea piztu du Iran osoan, eta segurtasun indarrek bortizki zapaldu dituzte. Ondorioz, 470 manifestari baino gehiago hil dituzte. 15.000-16.000 pertsona atxilotu dituzte eta 100 manifestarik heriotza-zigorrari aurre egin beharko diote.
Protesta masibo horiek kaleetan eta unibertsitateetan zehar dabiltza, eta emakume askok jendaurrean ilea mozten du borrokarekiko elkartasunaren sinbolo gisa. Jada ez dira protesta isolatuak, herrialdeak iraultza bat bizitzen ari du. Iraultza hori, janzkera-kodeen aurka ez ezik, gizarteko geruza desberdinetan dauden diskriminazio guztien aurka ere altxatu da.
Emakumeen aurkako diskriminazioa eta indarkeria ez da Irango erregimenean soilik gertatzen, planetako gizarte eta txoko guztiak zeharkatzen ditu – maila batean edo bestean –. Eta iraultza honetan sinesten dugulako, aurten honako lelopean korrika egitera animatzen zaituztegu: “Emakumea, bizitza, askatasuna”, herri kurduko emakume borrokalarien leloa eta Aminiren hilketaren ondorengo Irango iraultzaren ikurra.
Aldarrikapen honetan parte hartu nahi baduzue, LILATON 2023an izena eman eta otsailaren 19a baino lehen email bat voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera bidali, gurekin korrika egin nahi duzuela jakinarazteko.
Azkenik, eta aurreko edizioetan bezala, taldeko kide gisa identifikatuko gaituen kamiseta helaraziko dizuegu. Zuen taila ezagutu beharko dugu, beraz aipatu mesedez inskripzioaren helbide elektroniko berean. Gure aldetik, emaila baliatuko dugu kamiseta entregatzeko modua eta taldeko argazkiaren unea jakinarazteko.
Gogorarazten dizuegu datorren martxoaren 5ean dela LILATON.
Edozein kontsulta egiteko, idatzi edo deitu 943-404740 telefonora 😉
Laster arte, korrikalariak!