


Dirua bildu behar dugu gosetea arintzeko.
Zure laguntzarekin 60 etxe hilabete batez oinarrizko elikagai-saski batekin lagunduko ditugu!
Hutsegin duten lau urte baino gehiagoko eurite-urtaroen ondoren, Somaliako Eskualdeak lehorte luze bati aurre egin beharko dio, azken 50 urteetako latzena.
Lehortea klima-aldaketaren ondorio zuzena da, eta kanpoko beste faktore batzuek larriagotu eta areagotu egiten dute. Alde batetik, Somaliako eskualdea politikoki eta ekonomikoki diskriminatuta dago nazio-mailan eta, beraz, ez du inbertsio publiko nahikorik oinarrizko azpiegitura eta zerbitzuetan, hala nola, uran, osasunean edo hezkuntzan. Birkek, euri-ura biltzeko lurpeko eraikuntzek eta putzuek ez dituzte herritarren beharrak asetzen, eta, gainera, % 33ak birgaituak izateko beharra dute.
Borondate politiko ezari, inguruko ezegonkortasun politikoa batzen zaio, batez ere Afar eta Oromia eskualdeekin muga egiten duten eremuetan. 2022ko uztailean, Al-Shabab talde terrorista Afdher inguruan infiltratu zen. Ondorioz, biztanleriaren mugimenduak mugatu ziren, abere-merkatuak itxi ziren (biztanleriaren % 85 ganaduaren salmentaren mende dago), eta laguntza humanitarioaren fluxua eten zen, bai eta beharrak identifikatzeaz arduratzen diren erakundeen lana ere.
Azkenik, inflazioak prezioetan eragiten du eta egoera are gehiago tenkatzen du.
Egoerak agintari publikoen erantzuteko gaitasuna gainditu du. Ia 78 milioi dolarrekin kontatzen duen Somaliako Lehorteari Erantzuteko Eskualde Planak, gutxienez 54 milioi dolarreko finantzaketa-defizitari aurre egin behar dio, laguntza humanitarioaren gabeziak konpontzeko.
Egoerak, Afdher inguruko 219.234 pertsonen (140.009 familia) lekualdaketa eragin du. 183.068 pertsonek ez dute ur-iturrietara heltzerik. 2022ko urtarriletik abendura bitartean, 12.500 adingabek jaso zuten nutrizio faltagatik arreta, aurreko urtean baino % 39 gehiagok. Halaber, 6 hilabete eta 5 urte bitarteko 80.634 adingabek bitamina-osagarriak jaso dituzte, eta % 23ko osasun-arazo kasuen gorakada. Nutrizio gehigarria, kasu larriak ez ugaritzeko funtsezko pieza da. Eskura dauden baliabideekin ez dira premien % 40 asetzera iristen. Eremu horretan ez dago osasun-azpiegitura eta osasun-langile nahikorik.
Lehorteak ondorio ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak ditu emakumeengan eta neskengan. Botere-harreman desorekatuen, genero-ekitate ezaren eta diskriminazioaren ondorioz, askotan, krisi egoera baten aurrean emakumeak eta neskak izaten dira kaltetuenak eta egoera honi aurre egiteko denbora gehiago behar izaten dutenak. Emakumeek eta neskek, gizonekin alderatuta, zaurgarritasun egoerak modu desberdinean pairatzen dituzte. Horren ondorioz, krisi-garaian, emakumeek oinarrizko baliabideak eskuratzeko edo haien gaineko kontrola izateko aukerak okerrera egiten du, eta, ondorioz, emakumeak beren oinarrizko zerbitzu eta eskubideen aldarrikapenetik kanpo gera daitezke. Ondorioz, emakumeen eta nesken ahultasuna areagotu egiten da, eta lehorteen eta beste hondamendi batzuen ondorioei aurre egiteko gaitasuna ahuldu dezake. Etiopiako lur lehor eta erdi-lehorretako artzain-komunitateentzat, egungo egoera klimatikoak lehorte larriak eragiten dizkie abeltzainei. Lehorte horiek abereak galtzea, landaredia agortzea, elikagaien segurtasun-eza areagotzea, ingurumena degradatzea eta ur-eskasia eragiten dituzte. Somaliako Eskualdeko Hondamendiak eta Arriskuak Kudeatzeko Bulegoak adierazi du azken 6 hilabeteetan 115.000 abelburu inguru hil direla Afdher inguruan. Erabakiak hartzean eta baliabideak eskuratzean (ura, hezkuntza eta osasuna, adibidez) bazterketa sistemikoa jasaten duten emakume eta neska artzainentzat, klima-aldaketak dagoeneko txarra den egoera okertzen du.
Egun bizi duten lehorte-egoera hain larria izanik, emakume eta neska artzainek distantzia luzeagoak egin behar dituzte (2 eta 12 ordu artean) ura eta egurra bilatzeko, eta horrek, aldi berean, sexu eta genero indarkeria jasateko arrisku handiagoa eragiten die. Ganadua galtzeak, artzain-komunitateen mantenu-iturri nagusia izanik, haurren sexu-esplotazioa eta nerabezaroan haurdunaldiak izateko arriskua areagotu ditzake. Landaredia agortzeak eta ur-eskasiak eragindako gatazkak areagotzeak osasun-zerbitzuak etetea eragin dute, Sexu eta Ugalketa Osasunekoak barne. Askotan, zerbitzu horiek mugatuak dira edo ez daude eskuragarri osasun-zentroetan, eta, horren ondorioz, emakume eta neskengan abortu ez-seguruak, nerabeen haurdunaldiak eta sexu-transmisiozko infekzioak (HIESA barne) bezalako ondorio larriak eragiten ditu. Gainera, emakumeek eta neskek hilekoa kudeatzeko duten gaitasuna murriztu egiten da ur garbiaren eta hilekoaren produktuen faltagatik. Instalazio eta material egokirik ez izateak, neskak hilekoarekin daudenean mugimenduak murrizteagatik eta lotsa-sentimenduagatik eskolara ez joatea eragin dezake. Bizirauteko baliabide faltagatik eskolara joan ezin diren neskek arrisku handiagoa dute praktika kaltegarriak izateko, hala nola emakumeen genitalen mutilazioa eta haurren ezkontza. Familia askok neskak ezkontzen dituzte emaztegaiaren prezioaren truke presio ekonomikoa arintzeko. Hori, oraindik ere emakume eta neska artzainen garapenerako oztopo bat da.
Klima-aldaketak genero-desberdintasunak areagotzen ditu, eta emakumeen bizitzetan eragin handiagoa du. CARE Internationalen arabera, 2018an klimagatik mundu mailan desplazatutako pertsonen erdia baino gehiago emakumeak ziren. UNHABITATek 2016an ondorioztatu zuen, 141 herrialdetan ikerketak egin ondoren, hondamendi natural baten aurrean, emakumeek gizonek baino 14 aldiz aukera gehiago dituztela hiltzeko.
Hori dela eta, medicusmundi Gipuzkoak dirua bildu nahi du hilabete batez larrialdiak eragindako Cherratiko woredako emakumeak buru dituzten 60 etxeri oinarrizko elikadura-saski baten bidez laguntzeko.
Pastoralist Concern, medicusmundi Gipuzkoako erakunde-bazkidea arduratuko da, agintari publikoekin koordinazioan, laguntza kudeatzeaz.
Proposamenaren aurrekontu zehatza ezagutzeko egin zazu click hemen
BIZUM
Zure banketxearen aplikaziotik DOHAITZA EGIN aukeratu eta 00083 kodigoa sakatu edo “ASOCIACIÓN MEDICUSMUNDI GIPUZKOA” aukeratu eta zure aportazioa egin.
BANKU TRANSFERENTZIA
KUTXABANK ES36 2095 5001 04 106053 2875
LABORAL KUTXA ES79 3035 0060 41 0600043748