

Marina Cantabrana eta Nagore Arruti UPV/EHUko Psikologiako ikasleak dira Donostian (Gipuzkoa). Biek, beraien praktikak Nikaraguako Xochilt Acatl Erakundearen proiektu ekofeministan egitea hautatu zuten.
10 minutuko bideo honetan, bizitako esperientziaren inguruko hausnarketak partekatzen dizkigute, non, esaterako, proiektu hau hautatu izanaren arrazoiak, unibertsitatearen paperaren inguruan duten ikuspegia edo zein izan den proiektu honek beraiengan izan duen inpaktua azaltzen diguten. Ikustera animatzen zaitugu!
Beste bideo honetan, 1992tik, Xochilt Acatl Erakundeak ingurumenarentzat eta komunitatean bizi diren pertsonentzat jasangarria den produkzio-eredu baten alde burutzen duen lana era zehatzago batetan ezagutu ahalko duzu.
Eskerrik asko esperientzia hau posible egin duzuen pertsona guztioi!
Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren alorrean egiten dugun lana gehiago ezagutzeko , egin click hemen!