Medicus Mundi Gipuzkoa Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea (GGKE) da, irabazi-asmorik gabea, erlijio eta politika aldetik independentea, eta 1974tik osasun globalerako eskubidearen alde lan egiten du. Medicus Mundi Gipuzkoan, osasun globala giza eskubideen oinarrizko osagaitzat hartzen dugu, eta, horregatik, populazio behartsuenen bizi-baldintzak hobetzeko lan egiten dugu.
Medicus Mundi Gipuzkoak 24 urte baino gehiago daramatza Etiopian, emakumeen eskubideak aitortzearen alde lan egiten, eta esku hartzeko eremuetan kalteberatasun handieneko egoeran dauden biztanleei lehentasuna ematen.
Hautatutako pertsona AECID “Somaliako Eskualdeko hegoaldean genero-arrakalak eta indarkeria matxistak murriztuz” hitzarmeneko koordinatzaile atzerriratua izango da. Hitzarmenaren helburua Somaliako Eskualdeko emakumeak ahalduntzea da, eremu publikoan parte har dezaten sustatuz, gaitasunak areagotuz eta indarkeria matxisten prebentzioa eta arreta hobetuz.
Hitzarmenaren helburuak eta jomugak betetzen direla zaintzea, emaitzetara bideratutako kudeaketa ziurtatuz.
Hitzarmenaren gauzatzea koordinatzea, tokiko erakunde bazkidearekin eta egoitzako teknikariarekin koordinatuta.
Kalitate teknikoa eta hitzarmenaren betearazpenaren eta plangintzen betetzearen jarraipena gainbegiratzea, baliabideen erabilera eraginkorragoa izan dadin egin daitezkeen aldaketak aurreikusiz eta neurri zuzentzaileak proposatuz.
Babesa eta bermea genero-ikuspegiaren zeharkakotasunean.
AECIDen kontrol- eta justifikazio-oinarriak eta -arauak betetzearen arduraduna.
PACak eta jarraipen-txosten teknikoak, ekonomikoak eta administratiboak egitea, AECID ereduei jarraiki.
Proiektuaren finantza- eta kontabilitate-gainbegiratzea: kontuen jarraipena egitea, hitzarmenaren aurreikuspenak eta analisi ekonomikoak egitea, eta auditoriak prestatzea.
Tokiko bazkidearekiko harremana zaintzea, hartutako erabakien jarraipena eginez.
Tokiko bazkidearen gaitasunak indartzea: prestakuntza, aholkularitza eta laguntza. Azterketa eta sistematizazio espezifikoen ekarpena.
Jarraipena egiteko eta bertan egoteko bidaiak, eskubideen eta betebeharren titularrekin batera.
Etengabeko komunikazioa OCErekin, eta herrialdeko lankidetza-jardueretan parte hartzea.
Etengabeko komunikazioa eta elkarlana egoitzako teknikariarekin.
3. Medicus Mundi Gipuzkoako taldearekin lankidetza ziurtatzea:
Balio erantsia ematea Medicus Mundi Gipuzkoako taldeari, ezagutzen kudeaketan eta transferentzian.
Medicus Mundi Gipuzkoan kontuak emateko behar diren intsumo guztiak sortzea.
Etengabeko komunikazioa izatea medicusmundi gipuzkoaren bulegoarekin.
BETEBEHARREKOAK:
Goi-mailako unibertsitate-titulua.
Ingelesa eta gaztelera ahoz eta idatziz menperatzea.
AECID proiektuen eta/edo hitzarmenen identifikazioan, formulazioan, gauzatzean, jarraipenean eta ebaluazioan esperientzia izatea, batez ere Afrikan.
Genero-ikuspegia ezartzen eskarmentua eta formakuntza izatea.
Marko logikoaren ikuspegiaren metodologia ezagutzea.
Informatikako ezagutzak, txosten teknikoak eta ekonomikoak egiteko.
BALORATUKO DA:
Etiopiako eta Afrikako errealitateak ezagutzea.
Erantzukizun handia. Ekimenerako gaitasuna, proaktibitatea eta planifikatutako jarduerekiko konpromisoa.
Lanerako eta gatazkak konpontzeko gaitasuna.
BALDINTZAK:
Asteko lanaldia: 35 ordu.
Lantokia: Etiopia.
Kontratu mota: lanaldi osoko lan-kontratua, medicusmundi gipuzkoako soldata baremoaren eta baldintzen arabera.
Soldata: Medicus Mundi Gipuzkoaren soldata-baremoaren araberakoa.
Lanean hasteko gutxi gorabeherako data: 2025eko apirila.
Interesa dutenek curriculum vitae-a bidali beharko dute 2025eko otsailaren 21a baino lehen, emailez gipuzkoa@medicusmundi.es edo postaz (Serapio Mujika kalea, 33, behea. 20016 Donostia), “Etiopian Kooperante” gaiarekin.
Utilizamos cookies exclusivamente para guardar tus preferencias de navegación, como el idioma. No consentir o retirar el consentimiento puede afectar negativamente a ciertas características y funciones.
Funcional
Always active
El almacenamiento o acceso técnico es estrictamente necesario para el propósito legítimo de permitir el uso de un servicio específico explícitamente solicitado por el usuario, o con el único propósito de llevar a cabo la transmisión de una comunicación a través de una red de comunicaciones electrónicas.
Preferencias
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estadísticas
El almacenamiento o acceso técnico que es utilizado exclusivamente con fines estadísticos.El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketing
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en una web o en varias web con fines de marketing similares.