Berriak

Medicus Mundi Gipuzkoako Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Ikastaroa hasi da
27 urria, 2014
Eibarko Musika Eskolako taldeak Medicus Mundi Gipuzkoaren 40. urteurrenean ospatzeko kontzertuan jo eta abestu egingo dute
11 azaroa, 2014
Dena ikusi

Donostiako Orfeoiak Medicus Mundi Gipuzkoaren 40. urteurrenean abestuko du


2014 urtean Medicus Mundi Gipuzkoa bere 40 urteko ibilbidea ospatzen ari da pobreziaren aurkako eta pertsona guztientzako Osasun Eskubidearen aldeko borrokan. Horregatik kontzertu desberdinak antolatzen ari da probintziaren barruan bere ibilbidean egin dituen lau hamarkada horiek bere bazkideekin eta Gipuzkoako gainerako herritarrekin partekatzeko. Ostiral honetan, azaroaren 7an, Donostiako Orfeoia izango da Donostiako ospakizuna eskuzabaltasun osoz girotuko duena, ekitaldia 20:00etan izango da Santa Maria Basilikan.

Sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte, eta bertaratzen diren lagunek Gipuzkoako GGKE honen lana gertuagotik ezagutu ahal izango dute, horrez gain abesbatzak ekitaldi honetarako Aita Madina, Rossini, Mozart, Brahams, Bach, Casals, Berlioz, Andrew Lloyd Webber eta Mendelssohn-en lanekin prestatu duen sakro-errepertorioarekin gozatzeko aukera izango duzu, Sainz Alfaroren zuzendaritzapean eta Gerardo Rifón organoan duela.

Medicus Mundi Gipuzkoa 1974ko urtarrilaren 4an sortu zen, Gipuzkoako medikuntzako eta farmaziako profesional talde txiki bati esker. Lehenengo proiektua Gabriel Michel medikuaren eskutik jarri zen abian, bere lehenengo lehendakaria, eta proiektu hori Ruandan amaetxe bat martxan jartzea izan zen. Gerora, elkartearen lana Hego Amerikako, Asiako eta Afrikako beste herrialdeetara zabalduz joan da; eta gaur egun Ruanda, Etiopia, India, Peru eta Ekuadorreko tokian-tokiko beste erakundeekin ari gara lanean.

Herrialde horietan gauzatu ditugun proiektuak osasunaren sustapenean oinarritu dira nagusiki, eta besteren artean, osasun-zentroak sortzen, osasun-sustatzaileak prestatzen edo prebentzio-programak egiten jardun dugu. Azken urteotan, elkarteak gizonezkoen eta emakumezkoen artean berdintasuna lortzeko egin du lan nagusiki, emakumeek eskubide-urraketa handiagoa eta baldintza okerragoak eta bizi-kalitate okerragoa jasaten dutelako.

Medicus Mundi Gipuzkoarentzat garrantzi handikoa da baita ere bere inguru hurbilenean lan egitea (Gipuzkoa eta Euskadi), nahitaezkoa iruditzen zaigulako gure gizartea sentsibilizatzea bidezkoagoa izango den mundu bat lortzeko eta mundu horretan lagun guztiek beren eskubideak erabili ahal izateko. Helburu horrekin, erakundeak hainbat jarduera gauzatzen ditu, hala nola ikastaroak unibertsitatean, gazteentzako lehiaketak, topaketak, erakustaldiak, eta abar.

Lanean daramatzan 40 urte hauetan, elkarteak azpimarratu du zenbateko garrantzia izan duen eta duen egunero bere borondatez lan egiten duten lagunen parte-hartzeak, horien laguntzarik gabe ez liratekeelako aurrera aterako gauzatzen diren proiektu horietako asko.

Iruzkinak itxitak daude.