Interesa dutenek curriculum vitaea bidali beharko dute ekainaren 27a baino lehen, postaz edo posta elekronikoz, “Etiopian Kooperante” erreferentziarekin, medicusmundi gipuzkoara, Serapio Mugika kalea, 33, behea (20016 Donostia) / gipuzkoa@medicusmundi.es
Bere zereginak izango dira:
- medicusmundi gipuzkoarekin elkarlanean dabiltzaten bertako erakundeak lagundu, aholkatu eta trebatu honako arlo hauetan:
- Proiektuak eta programak identifikatu eta azaldu EAEren eta AECIDen deialdietako eskakizunen arabera.
- Egin beharreko lanen kronogramak betetzeko jarraipena egin.
- Proiektuei buruzko ebaluazioak eta txostenak egin EAEko deialdien eskakizunen arabera.
- Proiektuetan genero ikuspuntua gehitu eta haren jarraipena egin.
- MMGrekin elkarlanean dabiltzaten erakundeekin harreman estua izan eta behar duten laguntza oro eskaini bai antolaketa arloa sendotzeko, nola teknikoa edo politikoa.
- Proiektuak gauzatzen diren lekuetara joan lanen jarraipena ziurtatzeko.
- medicusmundi gipuzkoarekin harremana izan etenik gabe.
- Tokiko erakundeekin koordinazioa (publikoak eta pribatuak).
- Lankidetzarako eragile berriak identifikatu.
- Intsumoak sortu komunikazio eta garapenerako heziketa jardueretarako.
- Intsumoak sortu MMGren inguruneari kontuak emateko.
Deialdi osoa