Berriak

2020, apirilak 21

(#COVID19) EKUADOR: Emakumeen aurkako indarkeriaren salaketa eta laguntza

Apirilaren 17tik Ekuador berrogeialdian dago Covid19a dela eta. Ordutik ere indarrean da etxeratze agindua 14:00etatik 05:00etara. Konfinamendu honek herrialdean bertako bazkide dugun Desafio Fundazioari bere lan egiteko moduak aldarazi dizkio, eta jendeari eman beharreko laguntza sare eta plataforma birtualen bidez […]
2020, apirilak 27

COVID19ri aurre egiteko tratamendua edo txertoa “derrigorrezko lizentziatzat” edota “patente-desjabetzetzat” jo behar da.

“Medikamentuak bidezko prezio batean” legegintzako herri-ekimenaren (LHE) sustatzaile-taldeak, zeinak 23 osasun eta herri-erakundeen babesa duen, 500.000 sinadura lortzeko helburuari eutsiko diola berretsi du. Adierazi dutenez, COVID19k eragindako alarma-egoeraren ondorioz, Hauteskunde-Batzordeak erregulatzen duen sinadurak eskuz jasotzeko araua ezin dute bete. Hala […]
2020, apirilak 23

(#COVID19) PERU: indarkeria arriskuan dauden emakumeei arreta handiagoa konfinamendu garaian

Indiako gure kooperanteak kontatzen zigunaren ildotik, Perun tokiko bazkide dugun Manuela Ramos Mugimenduko kideek esan digutenez gobernuak erabakitako neurriek “ustekabean hartu gintuzten; ostiral batean irten ginen gure lantokitik eta ezin izan dugu oraino itzuli”. Egoera honek lan egiteko moduak gauetik […]
2020, apirilak 20

(#COVID19) INDIA: Osasun erakundeekin koordinazioa eta janari banaketa

Martxoaren 24an, Indiak dekretuz agindu zuen jardueraren erabateko etena 21 egunez. Epe hori amaituta, lehen ministroak hanbatetan iragarri du etenaren luzapena; ezagutzen den azkena maiatzaren 31 bitartekoada. Halere, arintze prozesua hasi dute. Lehen eten erabatekoa 4 ordu eskasekin iragarri zuten, […]
2020, apirilak 15

(#COVID19) Elkartasuna da erantzuna

????️ Ahora que estás en casa, y que tu hogar es la oficina, el colegio o el gimnasio… ???? Orain, uste genuena baino ahulagoak garen honetan… ???? Ahora que sientes miedo a perder el trabajo y a la precariedad… ???????? […]
2020, apirilak 7

Apirilaren 7, Osasunaren Munduko Eguna: “Desberdintasunak Covid19-aren aurrean”

XXI. mendean, ia erdi arokoa den mehatxu bati egin behar diogu aurre: pandemia global bati, mugak erraz zeharkatzen dituen birusari,­­ lurralde-mugarik ez duena eta, hala ere, ia erabateko isolamendura behartzen gaituena familia unitateetan edo bizileku partikularretan, zeina beharrezko izanik ere […]
2020, martxoak 18

Koronabirusaren krisiaren aurrean

Espainiar Gobernuak alarma-egoera ezarritako, eta kontuan hartuta datozen egunetan beste hartu daitezkeen neurriak direla-eta, MedicusMundi Gipuzkoak honako hau erabaki du: Ekintza publikoak, kaleko jarduerak, mintegiak eta ekitaldiak bertan-behera uztea. Bilera presentzialik ez egitea. Egoitza guztietan talde-lana malgutasunez ezartzea, etxetik lan […]
2020, otsailak 6

“Sexualitatea, Generoa eta Garapena” (Sexu eta ugalketa osasunari buruzko XX. Kurtsoa) EPEA LUZATUTA!!! IZENA EMAN MARTXOAREN 7 ARTE!!!

2000. urtetik aurrera, eta UPV/EHUko Erizaingo Eskolarekin lankidetzan, urtero Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Ikastaroa antolatzen dugu. Unibertsitate-heziketaren eskaintzan ikastaro finkoa da eta UPV/EHUren Ibaetako Campusean egiten da, jende gehiagori tokia egiteko. Ikastaroak honako helburu nagusiak ditu: Ikasleei azterketa-tresnak ematea, […]
2019, abenduak 3

“Eredu neoliberalarentzako dena da merkantzia, arbasoen medikuntzatik gure gorputzak bitarte”

Lolita Chávezi elkarrizketa. Feminista komunitario, herri hezitzaile eta bizitzaren, lurraldeen eta emakumeen defendatzaile bezala definitzen du bere burua. Maya k´iché herriko kide bezala, bere borroka natur baliabideen defentsan diarduten jatorrizko herrien erresistentziaren adibidea dugu, eta bizitza naturarekin zeharo lotzen duen […]
2019, azaroak 26

“Gaur egun, Brasilen, Estatua LGTBI kolektiboaren etsaia da”

GUSTAVO COUTINHO: Emakumeen eta LGTBI+ kolektiboen eskubideen aurka doazen mugimendu fundamentalisten goraldia munduan. Gustavo Coutinho abokatua da bere jatorrizko herrialdean, Brasilen eta bertan, giza eskubideen auziekin lan egiten du. Gainera, ABGLTko (Asociación Brasileña de Gays, Lesbianas, Bisexuales, Travestis, Transexuales e […]
2019, azaroak 18

“Argentinak zorrak dauzka eskubideekin eta abortua horietako bat da”

Victoria Tesorierori elkarrizketa, Argentinan abortua legala izateko kanpainako kidea. 15 urte soilik zituela, abortuaren eskubidearen inguruko lan bat egin zuen eskolan. 2007. urtean abortua legala izatearen alde borrokatzen duen kanpainara hurbildu zen eta 2010. urtean kanpaina honetara batu zen. Hau, […]
2019, urriak 14

Berriz ere fundamentalismoei buruzko topaketak egingo ditugu. Eman izena!

Azaroaren 28an eta 29an “Fundamentalismo politiko, ekonomiko, erlijioso eta kulturalen inpaktua sexu- eta ugalketa-eskubideetan” V. Topaketak egingo dira Donostian. Psikologia Fakultateak eta Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak partekatzen duten Areto Nagusian egingo dira, UPV/EHUren Donostiako Campusean (Tolosa hirib. 70). Aurtengoan, […]