Baliabideak

2022, abenduak 9

“Bizitza jasangarriak erdigunean jartzen” bideoa (Xochilt Acatl. Nikaragua). Gazteleraz

2022
1992an sortua izan zen Nikaraguako Xochilt Acatl Elkartearen esperientziaren bidez, indarkeria matxisten aurkako borrokarako elementu giltzarri gisa bizitza erdigunean jarriko duen sistema ekonomiko eta sozial baterantz eraldatzeko beharra aldarrikatu nahi da. Hori guztia, gure ingurumena errespetatuz eta zainduz, eta zapalkuntza-sistema ezberdinen arteko harremana ikusarazten lagunduz.
2022, irailak 1

“ESI (Sexu Hezkuntza Integrala)-ren garrantzia eskoletan” (Peru). Gazteleraz

2022
Peruko eskoletan sexu eta ugalketa eskubideen erabilera hobetzeko, Sexu Hezkuntza Integrala - Educación Sexual Integral (ESI) txertatzeak duen garrantziari buruzko irakasle baten lekukotza-bideoa da. Elkarlanean aritzen garen Manuela Ramos Mugimenduak egindako bideoa da.
2022, irailak 1

¿Cuántas más? bideoa (El Salvador). Gazteleraz

2022
San Salvadorren eta Cuscatlanen (El Salvador) sexu eta ugalketa eskubideen erabilera hobetzeko bideoa. Mélida Anaya Montes (Las Mélidas) erakundeak egindako bideoa.
2023, urriak 20

VI Fundamentalismoen Topaketak “Sexualitateak eta gorputz ez-normatiboak: moralismoak, gorroto-delituak eta bestelako fobiak” bideoa (GAZTELERAZ)

2022
2022, irailak 9

Unibertsitateko praktikak medicusmundi Gipuzkoan 2021 (gazteleraz)

2021
UPV/EHU unibertsitateko Psikologia Fakultateko Elisa Bayona eta Angela Mejia ikasleek medicusmundi Gipuzkoako bulegoan (Donostia) burututako praktiketan izandako esperientziaren laburpen bideoa da. Neskek, garapenerako lankidetza eta eraldaketarako hezkuntza alorretako proiektu ezberdinak ezagutu eta lagundu ahal izan zituzten.
2022, maiatzak 11

“A pie de calle” erreportaia: Zer ulertzen du unibertsitateko ikaslegoak Fundamentalismo bezala?

2022