Baliabideak

2025, azaroak 3

PODCAST «DEFENSORAS ECOFEMINISTAS»: JAKINTSUEN AHOTSA

2025
Ezagutu Etiopiako emakumeen borroka- eta ahalduntze-estrategiak indarkeria matxisten, praktika tradizional kaltegarrien eta klima-aldaketaren aurrean: “Geny Etiopiako Cherati woredako Emakume Zaharren Batzordeko kide da. Tradizioz gizonentzat, jakintsuentzat, adinekoentzat gordetako espazioa. Eta, hala ere, han daude Geny eta beste emakume batzuk, beren jakinduriarekin, beren konpromisoarekin, beren esperientziarekin.”
2025, azaroak 3

PODCAST «DEFENSORAS ECOFEMINISTAS»: EZ GARA BIKTIMAK, INDARRA GARA

2025
Ezagutu Etiopiako emakumeen borroka- eta ahalduntze-estrategiak indarkeria matxisten, praktika tradizional kaltegarrien eta klima-aldaketaren aurrean: “Medicusmundi Gipuzkoak Etiopiako Somaliako eskualdean Pastoralist Concern erakundearekin batera garatzen duen hitzarmenaren proiektuen koordinatzailea da Asha. Emakumeen aurkako indarkeriak gehien zigortutako eskualdeetako baten erdian, berak ahotsa goratzen du. Ez garrasiekin, min ematen duen argitasunarekin baizik.”
2024, urriak 23

UPV/EHUko Psikologiako ikasleak Xochilt Acatl Elkartean Garapenerako Lankidetza Praktiketan 2024 (Gazteleraz)

2024
Eider Alustiza eta Maialen Ballesterosek, 2024ko otsaila eta maiatza bitartean, UPV/EHUko Psikologiako praktikak Nikaraguako Xochilt Acatl Elkartearekin egin zituzten, proiektu ekofeminista batean. Bideo honetan, izandako esperientzia polita elkarbanatzen digute.
2024, uztailak 4

PODCAST “DEFENSORAS ECOFEMINISTAS”: EKOZIDIOA, OSASUN PETROLIZATUA

2024
"EKOZIDIOA, OSASUN PETROLIZATUA", "DEFENSORAS ECOFEMINISTAS" podcastaren 4 kapitulu berrietako azkena da, eta Ekuadorko Amazoniako emakume indigenen borrokari balioa ematen dio. SINOPSIA: "Denboraldi honetako azken atalean Ekuadorreko unibertsitate girora egin dugu jauzi oihana utzita. Amazonia ahaztu gabe ordea. Oihaneko herrien bizimodua eta, batez ere, osasuna petrolio ustiaketak nola kaltetu duen aztertu baitute unibertsitateko ikerlariek. Ekozidioaz mintzo dira."
2024, uztailak 4

PODCAST “DEFENSORAS ECOFEMINISTAS”: WAORANI, OIHANEKO JENDEA

2024
"WAORANI, OIHANEKO JENDEA", "DEFENSORAS ECOFEMINISTAS" podcastaren 4 kapitulu berrietako hirugarrena da, eta Ekuadorko Amazoniako emakume indigenen borrokari balioa ematen dio. SINOPSIA: "Ekuadorreko Amazonian jarraituko dugu, baina oraingo honetan Yasuní parke nazionalaren sakon-sakonean bizi den Waorani herria ezagutuko dugu, euren burua "oihaneko jendea" gisa izendatzen dutenak".
2024, maiatzak 15

PODCAST «DEFENSORAS ECOFEMINISTAS»: KAWSAK SACHA

2024
"KAWSAK SACHA", "DEFENSORAS ECOFEMINISTAS" podcastaren 4 kapitulu berrietako bigarrena da, eta Ekuadorko Amazoniako emakume indigenen borrokari balioa ematen dio. SINOPSIA: "Mendebaldeko zibilizazioa naturaren aurka eraiki dugu, hura menderatuz. Gure ingurunearekin beste harreman mota bat posible da ordea, eta baita beharrezkoa ere. Sarayakun "kawsak sacha" proposamena eratu dute, euren hizkuntzan "oihan biziduna" esan nahi duena."
2024, maiatzak 13

PODCAST «DEFENSORAS ECOFEMINISTAS»: SARAYAKU

2024
"SARAYAKU", "DEFENSORAS ECOFEMINISTAS" podcastaren 4 kapitulu berrietako lehena da, eta Ekuadorko Amazoniako emakume indigenen borrokari balioa ematen dio. SINOPSIA: "Batzuetan Davidek Goliath garaitzea lortzen du. Adibidez, Amazoniaren Ekuadorreko zatian, Sarayaku izeneko jatorrizko herri kichwak petroleo konpainia erraldoi baten aurkako auzia irabazi zuen".
2023, ekainak 8

PODCAST “DEFENSORAS ECOFEMINISTAS: PERU”

2023
Kapitulu honetan, medicusmundi Gipuzkoak Perun indarkeria matxistarik gabeko bizitza izateko eskubidearen aldeko borroka eta ingurumenaren babesa jorratuko ditu. Peruko FNDAGROS erakundeko presidentea den Yeni Cojal Rojasen bitartez, herrialdeak bizi duen testuinguru soziopolitiko nahasi honetan, Peruko meatze-industriaren eta botere korporatiboaren aurrean gidatzen ari diren borrokei ikusgarritasuna emango zaie. FNDAGROS (Frente Nacional de Defensoras Ambientalistas Agro Ecologistas y Sanadoras del Perú) erakundearekin elkarlanean.
2023, ekainak 8

PODCAST “DEFENSORAS ECOFEMINISTAS: FILIPINAS” (Gazteleraz)

2023
Kapitulu honetan, Medicusmundi Gipuzkoak Filipinetan emakumeen eskubideen aldeko borrokaren eta ingurumenaren babesaren artean dagoen lotura estua aztertuko du. Filipinetako APNED erakundeetako kide den Lia Mai Torresen testigantzari esker, Filipinetako meatze-industriaren eta enpresa-boterearen aurka gidatzen ari diren borrokak ezagutuko ditugu. APNEDen laguntzarekin: Asia eta Pazifikoko Ingurumenaren Defendatzaileen Sarea.
2023, maiatzak 29

PODCAST “DEFENSORAS ECOFEMINISTAS: ECUADOR” (Gazteleraz)

2023
Kapitulu honetan, medicusmundi Gipuzkoak indarkeria matxistarik gabeko bizitza izateko eta Ekuadorren ingurumena babesteko borrokari helduko dio. Ekuadorreko Acción Ecológica erakundeko kide diren Alexandra Almeida, Ivonne Macias eta Ivonne Yañezi esker, Ekuadorreko Amazoniako petrolio-industriaren eta enpresa-boterearen aurrean landa eremuko emakumeek eta emakume indigenek dituzten borrokak ezagutuko ditugu. Acción Ecológicaren laguntzarekin.
2023, ekainak 5

XXIII “Sexualitatea, generoa eta garapena” ikastaroaren laburpen bideoa. UPV/EHU, Donostia.

2023
Bertan, ikasleei beharrezkoak diren baliabideak ematen zaizkie, Sexu eta Ugalketa Eskubideei buruz duten konfiantza, kontzientziazioa eta erabakitzeko gaitasuna areagotzeko eta indartzeko; Unibertsitateko ikasleekin Sexu eta Ugalketa Eskubideen aldeko errealitateak eta borroka-esperientziak partekatzen zaizkie, erakunde feministekin eta Iparraldeko eta Hegoaldeko LGTBIQ+ kolektiboarekin egindako topaketaren eta trukearen bidez.
2022, irailak 9

Unibertsitateko praktikak medicusmundi Gipuzkoan 2021 (gazteleraz)

2021
UPV/EHU unibertsitateko Psikologia Fakultateko Elisa Bayona eta Angela Mejia ikasleek medicusmundi Gipuzkoako bulegoan (Donostia) burututako praktiketan izandako esperientziaren laburpen bideoa da. Neskek, garapenerako lankidetza eta eraldaketarako hezkuntza alorretako proiektu ezberdinak ezagutu eta lagundu ahal izan zituzten.