Berriak

Kairo+20 Txostena
28 apirila, 2015
Gipuzkoako Medicus Mundik antolatu eta amaitu berri den bertso paper lehiaketako sariak emango ditu bertso afari batean
28 maiatza, 2015
Dena ikusi

Bertso Paper Lehiaketaren epea luzatuko dugu


Aste bat gehiago ematen dizuegu bertsoak aurkezteko. Epe berria: Maiatzaren 24a arte. Anima zaitezte!

Bizkaian eta Araban antzeko ekimenekarrakasta handia izan dute eta Bertsopaper-lehiaketa honek Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eta Gipuzkoako hiriburuko zenbait euskaltegiren babesa jaso du;hain zuzen ere, joan den azaroaren 20an indarkeria matxistari buruzko tailerrak eskaintzen hasi ziren euskaltegi horietan, arazo horrek gure ingurune hurbileko emakumeentzat nola munduko gainerakoentzat dituen ondorio eta arrazoien inguruan ikasleak sentsibilizatzearren eta lehiaketa horretan parte hartzera bultzatzearren. Bertsoak 2015eko maiatzaren 24ra arte aurkez daitezke eta irabazleak hil horren 28an ezagutaraziko dira ospe handiko bertsolariek parte hartuko duten bertso-afari batean (Maizpide Barnetegian, Lazkao).

Medicus Mundi Gipuzkoak lehiaketarako gai hau hautatu izanaren arrazoia garbia da, izan eregauza nabarmena da emakumeen aurkako indarkeria gizarte guztietan dagoela eta era guztietako gehiegikeria fisiko, sexual, psikologiko ekonomiko eta gizarte arlokoak eragiten dituela. Osasun publikoarentzako arazo larria da eta funtsezko eskubideen urraketa bat ere bai, giza duintasunaren aurkako eraso delako eta, muturreraino eramanez gero, neska eta emakumeei bizitzarako eskubidea ezabatzen dielako.Emakumeen aurkako indarkeria, beraz, beren sexuarengatik jasaten dituzten era guztietako desberdintasun ugarien adierazpiderik larriena da, eta murrizten joan ez ezik, badirudi larriki areagotzen ari dela gainera, batez ere biztanleriaren sektorerik gazteenen artean.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) 2013an eskainitako kopuruen arabera, mundu osoko emakumeen %35ek bikotearen indarkeria edo hirugarrengoen sexu-indarkeria jasan dute beren bizitzako uneren batean, eta bikote-harreman bat izan duten %30ek diote nolabaiteko indarkeria fisikoa edo sexuala jasan dutela haien aldetik.Izan ere, eta datu horien arabera, mundu osoan gertatzen diren emakume-hilketen %38 beren bikotekideek eragindakoak dira.OMEk dio, halaber, indarkeria mota hauek guztiek osasun fisiko, mental eta sexualarekin eta ugalketa-osasunarekin loturiko arazoak eragin ditzaketela edo, esate baterako,GIBarekiko zaurgarritasuna areagotu.

Europa mailan, FRA-Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agentziaren 2014ko txostenak datu benetan kezkagarriak eskaintzen dizkigu, eta emakumeek munduko alderdi guztietan jasaten duten indarkeria-egoeraren inguruan gogoeta egitera bultzatu behar gaitu.EBeko 13 milioi emakumek (%33k) indarkeria fisikoa jasateak eta 3,7 milioi emakume sexu-indarkeriaren biktima izateak, edo horietatik guztietatik %22 beren bikotekide sentimentalek eragindakoak izateak eskaintzen dizkiguten datuen errealitateari gizarteak ezin dio ez-ikusiarena egin, eta prozesu hori guztia hasiera-hasierako faseetatik ezagutu behar da, indarkeriak hainbat itxura eta aurpegi dituelako, eta sarriegitan, emakume bat gizon baten eskuetan hiltzea eragiten duena askoz lehenagotik hasitako zerbait izaten delako, modu askoz lausoagoan.

Ingurune hurbilago batean, aipatutako europar txosten horrek dioenez, Espainiako Estatuan indarkeria fisikoa eta/edo sexuala jasan dutela dioten emakumeak %22 dira, eta Emakunderen 2013ko datuen arabera, 4.983 emakumek jasan zuten horrelako indarkeria EAEn (horien artean 1.481 emakumek Gipuzkoan).

OINARRIAK

Iruzkinak itxitak daude.