Agenda

LILATON 2023: Animatu “Emakumea, bizitza, askatasuna!” leloarekin korrika egitera!
2023, urtarrilak 19
LILATON 2024: Animatu «GENOZIDIOARI EZ! Emakume palestinarrak zuekin gaude!» leloarekin korrika egitera!
2024, urtarrilak 22

XXIII. “Sexualitatea, Generoa eta Garapena” Kurtsoa 2023


 

2000. urtetik medicusmundi Gipuzkoak, Euskal Herriko Unibertsitarekin UPV/EHU batera antolatzen dugun “Sexualitatea, Generoa eta Garapena” Kurtsoaren edizio berrirako IZEN-EMATEA ZABALIK.

 

Kurtso honen helburu nagusia, ikasleei Sexu Eskubideak eta Ugalketa Eskubideak kritikoki ulertzeko beharrezkoak diren analisirako tresnak ematea da. Era berean, eskubide urraketa horien atzean dagoen egiturazko problematika aztertzea, eta problematika hori partekatzen duten mundu-mailako hainbat errealitate ezagutzea.

 

*Aukera askeko kreditu bat UPV/EHUko ikasleentzat.

*Lankidetza praktika bekatuak egiteko aukera: Interesa duten ikasleen artean, 4 pertsona hautatuko dira medicusmundi Gipuzkoaren tokiko bazkidea den eta, Sexu Eskubideen eta Ugalketa Eskubideen alde lan egiten duen Peruko erakunde feminista batekin praktikak egiteko. Praktikek 2 hilabetetako iraupena izango dute, eta 2023ko udan izango dira.

 

  • DATAK eta ORDUA:

 2023ko martxoak 6-9, 13-16 eta 20-23, 16:00etatik 18:30etara.

 

  • LEKUA: Ignacio Mª Barriola gelategia (3.06 gela), UPV/EHU Donostia.

 

  • HIZKUNTZA: Euskaraz edo gazteleraz (2 talde).

 

  • IZENA EMAN   * hemen (Otsailak 27 arte)

 10€ ordaindu ES79 3035 0060 41 0600043748

 Adierazi: “XXIII Kurtsoa” eta izen-abizenak. Matrikula, ordainketa egin ondoren konfirmatuko da.

 

 

INFO +
www.medicusmundigipuzkoa.eus
943 40 47 40
voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es

Deskargatu esku-orria   * Hemen

 

Zure zain gaude! LEKU MUGATUAK!

 

ANTOLATZAILEAK: