Agenda

Lan Eskaintza
29 ekaina, 2017
“Osasuna preziorik onenean” kale antzerkia Donostian
17 uztaila, 2017

“Osasuna preziorik onenean” kale antzerkia Ordizian


Tirante Plataformak sortu duen eta Medicus Mundiren proiektua den “Osasuna preziorik onenean” kale antzerkia Ordizian izango da.

Asteazken honetan, uztailak 19, 12:30etan, Medicus Mundi GGKEk Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko 15 udalerritan “Osasuna preziorik onenean” izenburuarekin emango duen musika eta antzerki ekitaldia izango da Ordiziako Nikolas Lekuona Enparantzan.

“Osasuna preziorik onenean” antzerki eta musika ekitaldi hori Euskadiko Medicus Mundiren hiru elkarteek gauzatu duten proiektu baten parte bat da eta “Osasun Publiko eta Unibertsalaren alde. Osasun arreta izateko eskubidean dagoen ekitate-eza” izena du. Egitasmo honen baitan, irailean aurkeztuko dugu “Osasun eskubidearen arriskuak Euskadin. Gizarte ezberdintasunak eta pribatizazio prozesuak osasun sisteman” ikerketa.