


Bazkide agurgarri hori:
Urtero egin ohi dugun bezala, gure Elkarteko bazkideen Batzar Orokorrean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Aurten, Batzarra ekainaren 22an izango da gure egoitzan (Serapio Mujika kalea 33, Behea).
Batzarraren helburuen artean, jardueren memoria osoaren berri ematea eta Elkartearen kontuen egoeraren berri ematea aurkitzen dira. Horrez gain, medicusmundi Gipuzkoa taldea osatzen dugun orok, bazkideek, bolondresek edota langileek, taldeko gainerako kideekin harremantzeko une egoki bat iruditzen dugu.
Jarraian, Batzarraren deialdia aurkezten dizugu eta, beste behin, bertan parte hartzera animatzen zaitugu medicusmundi Gipuzkoa osatzen dugun beste pertsona batzuekin tartetxo bat elkarbanatu ahal izateko.
GAI ORDENA:
1- Lehendakariaren agurra.
2- 2021. urteko ohiko eta ez-ohiko batzarretako aktak irakurtzea eta onartzea egokia bada.
3- 2021eko jardueren memoria eta 2022ko proiektuak.
4- 2021eko mugimendu ekonomikoak eta 2022ko aurrekontua.
5- Bazkideen altak eta bajak.
6- Kontu-ikuskariaren izendapena.
7- Eskakizun eta galderak.
Azkenik, zure daturen bat eguneratzeko izango bagenu (emaila, helbidea, telefonoa, etab.), emailez (gipuzkoa@medicusmundi.es) edo telefonoz (943404740) jakinaraztea eskertuko genizukeela komentatzeko aprobetxatzen dugu.
Zure zain egongo gara!