


NOIZ: MARTXOAK 5
LELOA: “Emakumea, bizitza, askatasuna”
Irango eta herri kurduko emakumeek, beloa nahitaez erabiltzeari buruzko lege diskriminatzaile eta iraingarriak ez betetzeagatik atxiloketa arbitrarioak, torturak eta hilketak sufritzen ari dituzte “moralaren polizia”-ren eskutik.
Pasa den irailaren 13an, Mahsa Amini gazte kurdua atxilotu zuten Teheranen, bere hiyaba behar bezala ez janzteagatik. Handik ordu gutxira, koman eraman zuten ospitalera, eta handik hiru egunera hil egin zen.
Zoritxarrez, emakumeen aurkako diskriminazioa eta indarkeria ez da Irango erregimenean soilik gertatzen, planetako gizarte eta txoko guztiak zeharkatzen ditu – maila batean edo bestean –.
Mahsaren hilketak protesta oldea piztu du Iran osoan, eta segurtasun indarrek bortizki zapaldu dituzte. Ondorioz, 470 manifestari baino gehiago hil dituzte. 15.000-16.000 pertsona atxilotu dituzte eta 100 manifestarik heriotza-zigorrari aurre egin beharko diote.
Protesta masibo horiek mundu mailan zabaldu dira eta, kaleetan eta unibertsitateetan zehar dabiltza. Emakume askok jendaurrean ilea mozten du borrokarekiko elkartasunaren sinbolo gisa. Jada ez dira protesta isolatuak, herrialdeak iraultza bat bizitzen ari du. Iraultza hori, janzkera-kodeen aurka ez ezik, gizarteko geruza desberdinetan dauden diskriminazio guztien aurka ere altxatu da.
Medicusmundi Gipuzkoan ere iraultza honetan sinesten dugulako, aurten “Emakumea, bizitza, askatasuna” lelopean korrika egingo dugu eta gurekin batzera animatzen zaituztegu, herri kurduko emakume borrokalarien leloari eta Aminiren hilketaren ondorengo Irango iraultzaren ikurrari oihartzuna emateko.
IZEN-EMATEA: (Otsailaren 19ra arte) Lilatoian izena eman ondoren, voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera email bat bidali.
Aurreko edizioetan bezala, taldeko kide gisa identifikatuko gaituen kamiseta helaraziko dizugu. Horretarako, zure taila ezagutu beharko dugu, beraz izen ematearen helbide elektroniko berean aipatu mesedez.
Gure aldetik, emaila baliatuko dugu kamiseta helarazteko modua eta taldeko argazkiaren unea jakinarazteko.
Edozein kontsulta egiteko, idatzi edo deitu 943-404740 telefonora 😉
Laster arte, korrikalariak!